Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Migratzaileak

Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte

CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.

Hendaiako atxikitze zentroa. /
Hendaiako atxikitze zentroa. / Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza -

2022ko irailak 26 10:01

Etorkinen Administrazio Atxikitze Zentroetako iazko datuak atera berri ditu etorkinak laguntzen dituen CIMADE elkarteak. Hendaiako zentroko kopuruak eta gertakariak zehaztu ditu. 219 pertsona atxiki zituen hetsirik Frantziako Estatuko administrazioak Hendaiako zentroan iaz. Horietarik 84 libratu zituen, hondarrean; 54 kanporatuak izan ziren beste herrialde batera. Batez beste, 27 egunez atxikiak izan ziren bertan egon zirenak; urte bat lehenago, hamasei egun ziren. «Gehiegikeriak» salatu ditu.

COVID-19ak baldintzatu zuen azkar Hendaiako zentroko egoera iaz, eta kinka gaiztotu. «2021. urte osoan zabalik egon da zentroa; alta, pertsonen kutsatze arriskua biziki handia izanik», deitoratu du CIMADEk bere txostenean. Atxikitze zentrora sartzeko, ontsalaz, gaitzaren sintomarik ez zutela bermatzen zuen mediku agiria behar zuten atxilotuek. Argirik ez zutenak, «usaian, emazteentzat antolatua den gunean bakanduak ziren mediku bat ikus arte».

Gaitza ibilki zelako, urte hastapenean atxikitze zentroa %75 baizik ez zen betea. Uztailerako %85era emendatua zuen administrazioak. Irailaren lehenean, muga horiek kendu zituen, eta «betetze tasa emendatze bakoitza (uztailean eta irailean) bortizkeria garaiak izan dira», jakinarazi du CIMADEk.

Abenduan, COVID-19an positibo eman zuten zentroko polizia frankok. Zenbait egun barne, «24 atxikietarik hamasei kutsatu ziren». Gehiago dena, positibo eta negatibo zirenak ez zituzten bereizi, elkarteak dioenez. «Izurritearen kudeaketa eskas horren ondorioz, CIMADEko taldea zentrotik atera zen».

Bisita mugatuak

Pandemiaren arrazoia baliatuz, PAF mugetako Frantziako Poliziak eta atxikitze zentroko zuzendaritzak egoiliarrei egin bisitak mugatu dituzte.

Duela bi urte arte, CIMADEko laguntzaileak binaka joaten ziren etorkinen kontakizunen entzutera. Pertsona bakarrera mugatu zaie pandemiarekin, baina geroztik hertsatzea ez dute kendu. CIMADEko Julie Aufaurek adierazi du berriz ere bi laguneko bisitetara itzultzea galdegina dutela, «ikusita ez dela gehiago osasun neurri beharturik». Arazoa da, gainera, lehen bezala, bisitak Poliziaren presentziarekin egitera behartzen dituztela, «batere intimitaterik utzi gabe». Pandemia aitzineko molderat itzultzeko eskaera egina du elkarteak, «biziki bakartuak diren horiek den mendreneko duintasuna berreskura dezaten», erran du Aufaurek.

Etsimendu ekintzak

Pandemiarekin, muga batzuk hetsirik izanez, horra arte baino aise epe luzeagoan egon dira etorkinak atxikirik.

«Badu urteak etsimendu ekintzak areagotzen direla», dio CIMADEk txostenean: «Mutilazioak, bere buruaz beste egite saiakerak, heriotzak». 2021eko apirilean, gizon batek bere ezpainak josi zituen protesta gisa. «Lau egunez egon da ezpainak josirik, epe horretan jan eta edan gabe».

CIMADEk egoera salatu du bere azterketan: «Atzerritarren kontrako administrazio gehiegikerien politikak, oinarrizko eskubideak zangopilatuz, dramak ekartzen ditu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.
Grebalariek astelehnean egindako protesta, Basaurin. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.