Migratzaileak

Gutxienez 73 migrante hil dira Siriako kostaldean, ontzi bat hondoratu ostean

Libanotik irten zen ontzia; 100 lagun zihoazen behintzat, autoritateen arabera. 20 pertsona ospitaleratu dituzte oraingoz, Siriako Osasun ministroak jakinarazi duenez.

Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterraneeren erreskate bat, Libian, artxiboko irudi batean. JAVIER MARTIN / EFE
Julen Otaegi Leonet.
2022ko irailaren 23a
15:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den astean, Libano iparraldetik irten zen ontzi bat hondoratu zen atzo Siriako kostaldean. Ezbeharraren eraginez, behintzat 73 migrante hil dira, Siriako Osasun ministro Hasan al Ghabash jakinarazi duenez. Bizirik atera diren hogei lagun Siriako Tartus hiriko Al Basel ospitalean artatu dituzte, herrialdeak Libanorekin duen mugatik gertu. Biktimen balantzea, ordea, oraindik «behin-behinekoa» da, ministroaren arabera. Izan ere, gutxienez 100 lagun inguru zihoazen itsasontzian; bizirik atera diren batzuek azaldu dute 150 inguru zirela.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zehaztu duenez, siriarrak, libanoarrak eta palestinarrak ziren itsasontzira igo zirenak. Biktima batzuen senideak jada Libanotik Siriara igaro dira, hilotzak identifikatzeko eta jasotzeko.

Siriako Osasun Ministerioak abisu eman zion atzo hiriko Tartus osasun zuzendaritzari; hura ari da erreskatearen jarraipena egiten. Itsasoa ez da bare, eta olatu handiak erreskatea zailtzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.