Trafikoa

A-1 errepidea itxi egin dute Gasteiz parean, hainbat ibilgailuren arteko istripu bat dela eta

Hamar lagun zauritu dira ezbeharrean, eta larri daude horietako bi.

Istripua izan duten ibilgailuak, ezbeharra gertatu berritan, gaur, A-1 errepidean. @TRAFIKOAEJGV
2022ko irailaren 27a
16:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat gertatu da gaur eguerdian, 14:00 aldera, A-1 errepidean. Bi kamioik, autobus batek eta sei autok elkarren kontra jo dute. Zehazki, Gasteiz parean izan da ezbeharra, Jundizko industrialdearen irteeran.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gutxienez hamar lagun zauritu dira, eta larri daude horietako bi. Ospitalera eraman dituzte guztiak.

Ertzaintzak errepidea itxi du Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan, eta auto ilara luzeak izan dira arratsaldeko lehen orduetan; lau kilometro arteko auto pilaketak izan dira. N-102etik ari dira trafikoa desbideratzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.