Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat gertatu da gaur eguerdian, 14:00 aldera, A-1 errepidean. Bi kamioik, autobus batek eta sei autok elkarren kontra jo dute. Zehazki, Gasteiz parean izan da ezbeharra, Jundizko industrialdearen irteeran.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gutxienez hamar lagun zauritu dira, eta larri daude horietako bi. Ospitalera eraman dituzte guztiak.
Ertzaintzak errepidea itxi du Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan, eta auto ilara luzeak izan dira arratsaldeko lehen orduetan; lau kilometro arteko auto pilaketak izan dira. N-102etik ari dira trafikoa desbideratzen.
ð;Â;Â;ŸÂš¨ Hainbat ibilgailuren arteko #Istripua#A1 Km 345 #Vitoria_Gastez-en Irungo norantzan. Errepidea ITXITA Irungo norantzan. â;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂŒ
— Trafiko (@trafikoaEJGV) September 27, 2022
ð;Â;Â;ŸÂš¨ Accidente entre varios vehículos en #A1 Pk 345 #Vitoria_Gasteiz sentido Irun. Carretera CORTADA sentido Irun. â;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂŒ
011 â;Â;Â;˜ÂÂÂÂŽï¸;Â;Â;ÂÂÂÂ#Trafikoapic.twitter.com/2q4ywegYZr