COVID ziurtagiriaren luzatzea indargabetu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

Herritar batek inpugnatu zuen COVID ziurtagariaren luzatzeko modua eman zuen dekretua, oinarrizko eskubideen babesaren arrazoiagatik, eta auzitegiak onartu egin du eskubideak urratzen zituela, «arin» bada ere.

COVID ziurtagiria, osalaritza negozio baten aurrean. GORKA RUBIO / FOKU
inaut matauko rada
2022ko irailaren 27a
18:11
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak Iñigo Urkulluk 2021eko abenduaren 14an ateratako dekretua indargabetu du, eta, onartu du berdintasun eta intimitate eskubideak urratzen zituela, modu arinean bada ere. Ospitaleetan, erresidentzietan, ostalaritza establezimenduetan, kiroldegietan, kontzertuetan, festibaletan eta bestelako ekitaldietan COVID ziurtagiria derrigorrez eskatzea luzatu zuen orduan Jaurlaritzak, dekretu horri esker.

Dekretuak jurisprudentziak eskatzen dituen motibazio, proportzionaltasun, egokitasun eta behar parametroak betetzen zituela bermatzeko, Jaurlaritzak bi ikerketa aurkeztu zituen, Madrilek eta Lakuak eginak, eta «neurri handi batean kontraesanezkoak» zirela ebatzi du auzitegiak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publiko eta Menpekotasunen Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, COVID ziurtagiriaren exijentziak «espazio seguruagoak» bermatzen zituela zioen, baina, Espainiako Osasun Ministerioaren Osasun Publikoaren Komisioaren txostenaren arabera, ez zegoen ebidentziarik baieztatzeko ziurtagiriaren eskakizunak lagundu egiten zuela «SARS-CoV-2 birusaren transmisioaren jaitsieran».

Auzitegiak gehitu du motibo gehiago zeudela ziurtagiriaren eskakizunaren aurka alde baino; beraz, esan du dekretuak ez zuela «nahikoa motibaziorik».

Herritar anonimo bat izan zen dekretua inpugnatu zuena, neurriak oinarrizko eskubideak urratzen zituela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.