Euskara ez beste 11 hizkuntzatako Wikipedian baliatu dute BERRIAren infografia bat

Nord Stream 2 gasbidea irudikatzeko infografia da zabaldutakoa. Aste honetako gas isuriei buruzko informazioa ematen du.

jarraia218804.jpg
2022ko irailaren 28a
19:59
Entzun

Albisteak batzuetan lau haizeetara zabaltzen diren gisan, berdin gertatzen da, inoiz, irudizko informazioekin ere. Horren adibide da BERRIAk ondutako infografia batekin gertatua. Nord Stream 2 gasbideari buruzko infografia egunkariko mugetatik atera da nabarmen, nazioartera.

2022ko Nord Streameko gas isurketa artikulua sortu dute egunotako gertakariak azaltzeko, eta artikulu hori sortu duten Wikipediako beste 11 hizkuntzatan erabili dute BERRIAren grafikoa, Euskarazko Wikipediatik hartuta. Munduko hizkuntza nagusiak daude horien artean: txinera, ingelesa, frantsesa, portugesa, eta errusiera eta ukrainera ere bai. Euskaraz irakur litezke herrialdeen izenak orrialde horietan.

Galder Gonzalez Euskarazko Wikipediaren ordezkariak erreparatu dio gertatuari, eta Twitterren eman du horren berri:

2018an, hitzarmen bat sinatu zuten BERRIAk eta Euskarazko Wikipediak, egunkariaren infografiak CC Creative Commons lizentziarekin Wikipedian eransteko. Gonzalezek berak esplikatu du, hain zuzen ere, akordio hari esker eta CC lizentziei esker balia daitekeela infografia hori atarian, hizkuntza edozein dela ere. «Eta zergatik dute BERRIAk egindako mapa bat, euskaraz, munduko gertakari garrantzitsu hau irudikatzeko? Ba, BERRIAk libre utzi dituelako egindako mapa eta infografiak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.