Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

HIlberria

Iñaki Larramendi hil da, ETAren sortzaileetako bat

Ekinen sorreran ibili zen, Bilbon, Txillardegi, Albisu, Gantzarain, Benito del Valle eta beste zenbaitekin batera. EGIrekin erabat hautsi, eta ETAren eratze batzarra egin zuten 1958an, Deban.

Iñaki Larramendi, gaztetako irudi batean.
Iñaki Larramendi, gaztetako irudi batean. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko irailak 30

Iñaki Larramendi Ekineko kide izandakoa eta ETAren sortzaileetako bat hil da, BERRIAk jakin duenez. Ekin sortu zutenen artean, bizirik zegoen bakarra zen Larramendi.

Gerra bukatu eta handik hamarkada batera hasi ziren militatzen Larramendi eta gerora ETA sortuko zuten haiek. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k kontatuta dauka 1947an hasi zela bera EIA Eusko Ikasle Alkartasuna ikasle taldearekin harremanetan. Herbehereetan zuen egoitza, eta Ikasle izeneko aldizkari bat Bizkaian eta Erne izeneko beste bat Gipuzkoan banatzen zituzten. Harekin bateratsu zen Larramendi ere. 1950ean atxilotu zituzten Larramendi bera, Txillardegi, Iñaki Gantzarain eta Jose Maria Benito del Valle; EIA desegin zuten poliziek.

Handik urte pare batera, 1952an, orduan elkartutako gazte haiek berriro elkartzen hasi ziren, beren kasa. Euskara ikasten, existentzialistak ikertzen eta euskal foru lege tradizionalak ikertzen hasi ziren. Autoformazio talde horrek Ekin izena hartu zuen 1953an; barne mailan erabiltzen zuten buletinaren izena zen berez. Larramendi bera 1953an sartu zen taldera, Enekoitz Esnaola BERRIAko kazetariari 2018an adierazi zionez: «Kolonizazio bat zegoen, eta gu tripak jaten egoten ginen. Zerbait berria behar zen».

ETAren eratze batzarrean izan zen Larramendi, handik bost urtera, Deban. Artean ekintzarik egin gabea zen erakundea, baina, Larramendik BERRIAri azaldu zionez, mugarria izan zen Jose Antonio Agirre lehendakari ohiaren heriotza, 1960an. «Agirre hil zen, eta 1962an Municheko [Alemania] topaketa erabakigarria izan zen: EAJk estrategia aldatu zuen, ordu arteko erresistentzia borroka baztertu gisa egin baitzuen, eta trantsizioan jarri burua, estatutu berri batean, Nafarroa albo batera utzita».

Handik gutxira iritsi ziren ETAren lehen sabotaje ekintzak. 1961ean, soldadu ohi frankistez betetako tren bat erreitik ateratzeko saioa egin zuen ETAk Donostian. Ekintza ez zen espero zen moduan atera, eta bere bidean jarraitu zuen trenak. Hala ere, sarekada handi bat izan zen, eta ETAko kide ia guztiak atxilotu zituzten; besteak beste, Larramendi. Torturatu ere egin zuten. «Baina neurriak ondo hartuak nituen, eta nire azpian zeudenak ez ziren erori eta ez zidaten ezer harrapatu». Sorian [Espainia] espetxeratu zuten Larramendi, eta 1964an atera zen, baldintzapeko askatasunean.

Ez zuen ETAn jarraitu, baina herrigintzari eta euskalgintzari lotuta jarraitu zuen; batik bat, ikastolen mugimenduan. 1968an berriro atxilotu zuten, ETAk Meliton Manzanas hil eta gutxira. Avilako [Espainia] herri txiki batera bidali zuten, eta han bizi behar izan zuen aldi batez. Egunero kuartel batera joan behar izaten zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Foro Sozialak antolatutako mahai inguruko partehartzaileak, herenegun, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Aitortzarako bide bat» zabaldu du Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak

Julen Aperribai

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeko presidente Juana Balmasedak biktima horien aitortzan batzordeak egindakoa goretsi du. Lan hori trabatzeko mekanismoak martxan direla ohartarazi du.

EH Baiko kideak, uztailean, kongresuaren aurkezpenean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ezkerreko abertzale guziak biltzeko gai izan nahi du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

Bihar eginen du lehen kongresua ezkerreko abertzaleen mugimenduak, eta ondoko urteetarako bide orri politikoa bozkatuko dute. «Parte hartze handia» nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.