Albistea entzun

Osasuna

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako
Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko urriak 6 14:29

Minduta mintzatu dira gaur eguerdian, Onkologiko parean, bertan igaro urteotan minbiziaren kontrako tratamendua jaso duten bi emakume, Olatz Mercader eta Sandra Barkaiztegi. Zentroko pazienteek eta erabiltzaileek, haien gertukoekin batera, berriki eratu duten batzordearen izenean mintzatu dira, eta adierazi dute zentroko auditoriumean egin nahi zutela agerraldia, baina ez dietela horretarako biderik eman Onkologikoko buruek. Mercaderrek adierazi duenez, «dibulgazioa» egiteko asmorik ez zutela argudiatu diete, Onkologikoaren «parte» ere ez direla, eta era horretan ukatu diete baimena. Horiek horrela, kalean bertan mahai bat jarri, eta hantxe hartu dute hitza. Kezkatuta, Onkologikoak «erreferentziazko izaera» galdu duela salatu dute.

Nabarmendu dute garai batean pazientea modu «koordinatuan eta integralean» artatzen zutela zentroan, eta minbizian ardaztutako izaera «monografikoa» zuela. Baina adierazi dute orain ez dela era horretako arta bermatzen. «Oso kezkatuta gaude pazientearen arretan izan duen bilakaerarekin», azaldu du Mercaderrek.

Langileek eman dieten artari begira esker ona besterik ezin dutela erakutsi nabarmendu dute biek, baina lehen ez bezalakoa dela orain zentroan ematen den arta eredua. Garai batean zentroak zuen «punta-puntako» izaera galdua ikusten dute; itxaroteko epeak oso laburrak izaten ziren, eta pazientearekiko «gertuko tratuan» ardazten zuten arta osoa. Orain, hutsuneak ikusi dituzte. 2012an, minbiziarekin ama eri izan zuen Mercaderrek, hantxe bertan artatu zuten, eta ordutik hona arta emateko ereduan okerrerako, izan diren aldaketak adierazi ditu, adibide zehatzekin.

Azaldu duenez, orain arta guztia Onkologikoan bertan jaso beharrean, «hainbat zentrotara» joan behar dute gaixoek. Zenbait proba, esaterako, ez dizkiete han bertan egiten, eta, horiez gain, «itxaronaldi» luzeak egin behar izaten dituzte askotan Onkologikoan bertan tratamendua jasotzeko. Egoera horren berri eman zuten orain dela hilabete batzuk Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Zentroan ere ekarpenak egiten ahalegindu direla esan dute, baina ez dietela horretarako aterik ireki.

Gaiaren garrantzia nabarmentze aldera, Gipuzkoan minbiziak eragindako «heriotza tasa» estatuko batezbestekoa baino handiagoa dela adierazi dute, eta, «gaixotasunaren gogortasuna» ondo ezagutzen dutenez, «kezka» besterik ezin dutela erakutsi horren inguruan.

Langileekin bat eginda
Ez da kexa berria. Zentroko langileak ere aspaldi ari dira protestan zentroak bere izaera galdu duelako. Izaera horri eutsita, Osakidetzan guztiz «integratzeko» eskeak ere askotan ozendu dituzte. Pazienteen elkarteko ordezkariek onartu dute langileek duten «ziurgabetasun egoerak» ez duela batere laguntzen. Horiek horrela, bat egin dute langileen aldarriarekin, eta Onkologikoaren «integrazio osoa» eskatu dute: «Egiturazkoa zein organikoa». Egoera salatzeko asmoz, hilaren 15ean manifestazio baterako deia egin dute langile batzordearekin batera. Donostian bertan izango da; 12:00etan Bulebarretik atera eta Zuloaga plazan amaituko dute. Onkologikoa monografikoa eta bizirik aldarriak batuko ditu.

Langileen kexen artean dago Onkologikoa «gutxiegi» erabiltzen dela gaur egun, eta horixe bera deitoratu dute gaur pazienteek egin duten agerraldian zabaldu duten oharrean ere. Horren ondorioen larriaz ohartarazi dute, eta esan dute itxaron zerrendak, adibidez, %20 hazi direla urteotan. Datuak horiek izanda ere, Onkologikoan ia jarduera kirurgikorik ez dutela egiten deitoratu dute, eta erietxeko oheen %10-%15 erabiltzen direla. «Baliabideen erabilera hori lotsagarria da itxaron zerrenda onartezinak pilatzen dituen osasun egoera batean».

Kutxa fundazioarena zen lehen Onkologikoa, eta, itun baten bidez, Osasun Sailarekin ari da orain «lotura prozesu» batean. Bi erakundeei eskatu diete «definitzeko» behingoz zentroaren «arreta eredua», bermatzeko bertako langileen jarraipena, eta Osakidetzaren egitura barruan sartzeko, betiere zentroaren «estilo monografikoa» bermatuta. Beste biderik ez dagoela nabarmendu dute: «Definizio horrek asistentzia kalitate handiagoa ekarriko du, bai eta dauden osasun baliabideen optimizazioa ere».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduren eta LABen agerraldia, gaur goizean, Donostian ©Andoni Canellada / FOKU

EH Bilduk eta LABek «konfluentzia» nahi dute, ikastolen eta sare publikoaren «onena» jasota

Irati Urdalleta Lete

Aitortza egin diete sare publikoari nahiz ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin.

Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Sexu indarkeriagatik kondenatutakoei zigorrak «kasuan-kasuan» arintzea babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Ion Orzaiz

Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez aplikatzeko jurisprudentzia sortu du auzitegiak

Irene Montero, Felix Bolaños eta Ione Belarra, artxiboko irudian ©Emilio Naranjo/ Efe

Familien legearen atzerapenak beste pitzadura bat eragin du PSOEren eta Unidas Podemosen artean

Edurne Begiristain

Ministroen Kontseilua gaur zen onartzekoa familien legearen proiektua, baina Moncloako iturriek gauerdian iragarri zuten ez zutela gaurko bileran aztertuko, gobernuko bi kideen arteko desadostasunak direla eta.

Erruduntzat jo duten gizona, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. ©EFE

Erruduntzat jo dute Zornotzan bere osaba hiltzeagatik akusatutako gizona

Berria

Azpikeriaz jokatu zuela ebatzi du epaimahaiak. 18 urteko espetxealdia eskatu dute Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.