Gerra Ukrainan

Biden: «Hondamendi nuklear bat gertatzeko mehatxua zuzenekoa da»

AEBetako presidentearen hitzetan, Kubako misilen krisiaz geroztik inoiz ez da izan halako arriskurik gerra nuklear bat pizteko. Ohartarazpena egin du Vladimir Putini buruz: «Ez dabil txantxetan».

Joe Biden, joan den igandean Washingtonen eginiko agerraldi batean. OLIVER CONTRERAS / POOL
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urriaren 7a
10:03
Entzun

Gerra nuklear posible bat ahotan, alarma piztu du Ameriketako Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek: «Kubako misilen krisiaz geroztik lehenbiziko aldiz, arma nuklearrak erabiliko diren zuzeneko mehatxua dago». Etxe Zuriak zabaldutako ohar batean egin ditu adierazpenak Bidenek. Gogor egin du Errusiako presidente Vladimir Putinen kontra.

Hala, «gauzek bide beretik segituz gero» mehatxua «handia» dela azaldu du AEBetako buruak. Atzera begirakoa ere egin du, egoeraren larritasunaz ohartarazteko. «Harmagedon bat» izateko arriskua aipatu du, John Fitzgerald Kennedy presidentearen agintaldiak gogora ekarrita. Dioenez, orduko hartakoa bezain handia da mehatxua orain. Gainera, argitu du arma nuklearrak erabiltzeak ezinbestean dakarrela gerra nuklear bat ondotik.

Zorrotz mintzatu da Putinez. «Ez dabil txantxetan», adierazi du hari buruz Bidenek. Gogor egin du Errusiako presidentearen kontra. «Deskubritu nahian nabil honezkero zer irtenbide gelditzen zaion Putini. Non aurkituko du aterabidea? Nola lortuko dute Errusiak bere burua zuritzea honen ondotik?»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.