Iruñeko bi polizia etxe memoria gune izendatzeko eskatu du Egia Osoa egitasmoak

Egitasmoa osatzen dute hainbat elkarte memorialistak, zenbait abokatuk eta torturatuak izandako pertsona batzuek.

Egia Osoa egitasmoaren aurkezpena gaur, Iruñean. FOKU
Ion Orzaiz.
2022ko urriaren 7a
11:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Egia Osoa egitasmoa aurkeztu dute gaur Iruñeko Katakrak gunean. Egitasmoaren parte dira zenbait elkarte memorialista, abokatuak eta torturatuak izandako pertsonak. Egitasmoaren nondik norakoak aletu dituzte Marilo Gorostiagak, Julia Munarrizek eta Imanol Satrustegik.

Hala, eskatzen dute Iruñeko bi toki «memoria gune» izenda ditzatela: Espainiako Poliziaren komisaria zaharra (gaur egun Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza dena) eta Guardia Zibilaren kuartela. Eskaera argudiatzeko, esan dute bi toki horietan, jendea atxilotzeaz gain, herritar ugari torturatu zituztela. Gainera, memoria gune horietako bakoitzean oroimenerako plaka bat jartzea proposatu dute, baita giza eskubideen urraketen oroigarri bat eraikitzea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.