Ezbeharra

Gizon bat hil da Behobian, aparkaleku batean

Kamioi batek harrapatu duela, hori da Ertzaintzaren lehen hipotesia.

Kamioiak Behobiako gasolindegian, artxiboko argazkian. JUAN HERRERO, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko urriaren 8a
08:43
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizeko lehen orduan gizon bat hil da Irungo Behobia auzoko aparkalekuan (Gipuzkoa). Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza, eta, oraingoz, harrapaketa baten gisara abiatu du ikerketa; litekeena da harrapatu duen ibilgailua kamioi bat izatea. Hildakoa kamioilari bat zela zabaldu den arren hasieran, Segurtasun Sailak jakinarazi du ez daudela horretaz seguru. Goizean zehar lortu dute hildakoa identifikatzea: 42 urteko gizoneko bat zen, eta Frantziako nazionalitatea zuen, Ertzaintzak BERRIAri azaldu dionez; polizien hipotesi nagusia da istripuz harrapatu dutela.

Gizonaren egoeraz ohartarazi duen deia 04:30 aldean jaso dute larrialdi zerbitzuetan. Gasolindegiaren ondoan gizon bat harrapatu dutela azaldu dute, eta oso larri zegoela. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean bizirik zen oraindik, baina jasandako zaurien ondorioz hil da. Harrapatu duen ibilgailua ez zegoen han. Ertzaintza lanean da zer ibilgailuk harrapatu duen jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.