Albistea entzun

Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Caparroson, auto istripu batean

Igande arratsaldean gertatu da ezbeharra. Hildako gizonezkoa Azkoiengo eta Funesko apaiza da, eta 29 urte ditu.

Istripua izandako autoetako bat, talkaren ondotik.
Istripua izandako autoetako bat, talkaren ondotik. Foruzaingoa Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko urriak 17

29 urteko gizonezko bat zendu da Caparroson (Nafarroa) izaniko auto istripu batean. Zehazki, Nafarroako Gobernuko Segurtasun Departamentuak emandako datuen arabera, istripua atzo arratsaldean gertatu zen, 18:00 aldera, N-121 errepidean.

Istripua bi ibilgailuren artekoa izan zen, eta horietako batean zihoan 29 urteko gizonezkoa. Oso larri zauritu zen talkaren ondorioz, eta gaur hil da azkenik. Jakinarazi dutenez, elizgizona zen, eta Azkoienen (Nafarroa) eta Funesen (Nafarroa) zebilen apaiz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

German Rodriguez gogoratzeko plaka lehen lerroan, eta orotarria atzerago, 40. urteurreneko lore eskaintzan. / ©Foku

German Rodriguezen oroitarriko plakari eraso egin diote

Jon Ordoñez Garmendia - Ion Orzaiz

Sanferminak 78 gogoan elkarteak gogoratu du Memoria Leku dela oroitarria eta legeak agintzen duen modura jokatzeko eskatu die erakundeei.

Gurutze Gorria izurdearen gorpua uretatik ateratzen, atzo, Getariako (Gipuzkoa) Malkorbe hondartzan. ©Gipuzkoako Gurutze Gorria

Izurde bat hilda topatu dute Getarian

Berria

Bi metro inguru neurtzen zituen, eta ikertu egingo dituzte heriotzaren zergatiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.