Hilik aurkitu dituzte irailean Chiapasen desagerturiko bi euskal herritarrak
Yucatanen atzeman dituzte bi hilotzak, eurena zen hotel bateko logela batean.

Hotel bateko logela batean hilda topatu dituzte irailaren 12tik aitzina desagertuak ziren bi lapurtarrak, Yucatango Fiskaltzak baieztatu duenez. Zabaldutako informazioaren arabera, Mexikoko Yucatan probintzian aurkitu dituzte, Valladoliden zehazki, joan den asteburuan. Gorpuak ziren hotela bikotearen jabetzakoa zen.
Urriaren hasieran salatu zuen Frantziaren Mexikoko Enbaxadak bi euskal herritarren desagerpena. Donibane Lohizunekoa zen bata, eta Ziburukoa bestea: Michel Amado eta Assya Madjour, 57 eta 50 urtekoak. Parisek zabaldu zuenez, San Cristobal de Las Casasko zentro izpiritual batean ikusi zituzten bizirik azkenekoz.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.