ZUBIETAKO ERRAUSTEGIA

GHK-k aitortu du Zubietan tutuak daudela, baina likidoak barneko zirkuituan husten dituztela

Adierazi du BERRIAk argitaratutako dokumentuetan ageri den tutua «kondentsazio hodia» dela. Fiskala proba horiek ikertzen ari da.

Arkaitzerreka errekastoa, aurtengo uztailean hartutako irudi batean. BERRIA
jone arruabarrena
2022ko urriaren 21a
15:13
Entzun

Gizpuzkoako Hondakinen Kudeaketak esan du Zubietako erraustegiak «zehatz-mehatz» betetzen dituela «ingurumen baldintza guztiak», GuraSOSek atzo egindako adierazpen batzuen harira atera duten komunikatu batean.

Izan ere, BERRIAk irailaren 17an argitaratu zituen erraustegian lanean aritutako behargin batek emandako hainbat agiri eta irudi. Horietan, ikus zitekeen Zubietako bi errauste lerroetan likidoak husteko drainatze tutuak eraiki zituztela, baimenik gabe, lehen suzko probak hasi ostean.

Baliteke urrats hori baliagarria izatea ikertzeko ea horiek eragin duten erraustegiaren inguruan atzeman duten kutsadura, eta GuraSOSek iragarri du fiskaltzak dekretu baten bidez eskatu diola epaitegiari iker dezala Zubietako erraustegiaren funtzionamendua ikuskatu duen funtzionarioaren lana.

«Kondentsazio hodia»

GHK-k, ordea, adierazi du kondentsazio hodi bat dela irudietan ikusten dena: «Kondentsazio hodiak ez du zerikusirik hondoko drainaren isuriarekin; izan ere, kondentsatuak biltzeko drainatze hodi bat da, eta barneko zirkuitu itxi batean deskargatzen du, kanpoko irteerarik gabe, instalazioan bertan berrerabiltzeko. Drainatze horiek beharrezkoak dira horrelako instalazioetan».

Gaineratu du erraustegiak betetzen dituela Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintzak, «Europako beste instalazio askotan baino zorrotzagoak» izan arren, eta, gainera, laberako elikadura «automatikoki» eteten duen sistema erabiltzen duela. Zehazki, GuraSOSek salatu duena da gehiegizko isuriak daudenean ez dagoela erretzea automatikoki geratzen duen sistemarik, eta hori zehazki ez du aipatu GHK-k oharrean. Izan ere, erraustegiak badu errekuntza automatikoki geratzeko sistema bat, baina soilik tenperaturari lotua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.