Albistea entzun

EUSKARA

Epaileak ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez duela meritu izan behar baldintza ez den lanpostuetan

Lanpostu ugaritan euskara jakiteko beharra bertan behera utzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak.

Antsoain, artxiboko irudi batean.
Antsoain, artxiboko irudi batean. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2022ko urriak 25

Atzera ere, administrazioko hizkuntza eskakizunetan esku hartu dute auzitegiek. Navarra Sumak jakinarazi duenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez dezala punturik eman hura eskakizun ez den lanpostuetan. Beraz, euskara ezingo da meritu gisa aintzat hartu lanpostu jakin horietan ez bada aurrez eskatzen euskaraz jakitea.

Antsoaingo Udalak aurtengo urtarrilaren 26ko udalbatzarrean erabaki zuen euskara meritu izatea, baina Navarra Sumak helegitea jarri zuen. Orain, epaileak aintzat hartu du eskakizun hori, azalduta euskara meritu izan daitekeela «lanpostu jakin batzuetan, arrazoizkoa eta proportzionatua» baldin bada eta lanpostu bakoitzeko balorazioa egiten bada, «bere ezaugarriak, funtzioak eta errealitate soziolinguistikoa aintzat hartuta».

Gainera, lanpostu jakin batzuei ezarritako euskara eskakizuna bertan behera utzi du auzitegiak; zehazki, idazkaritzarako, zerga kudeaketarako administraziorako, zerbitzu anitzetako hiru lanpostutarako eta kirol arduradun izateko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

Kalera jo zuten herritar ugarik Bilbon, arrazakeria, xenofobia eta ijitoen aurkako diskriminazioa salatzeko. ©M. DEL VALLE / FOKU

Erakundeen arrazakeria «egiturazkoa» dela salatu dute

Joxerra Senar - Javi West Larrañaga

Kalera atera dira ehunka lagun «politika publiko arrazisten» aurka egiteko, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Elkarretaratzea egin dute Hendaian atxiloketak salatzeko. ©GILLAUME FAUVEAU

Migratzaileak laguntzeagatik, hiru kide atxilotu ditu Poliziak Urruñan

Garazi Aduriz Zuñeda

Arratsalderako utzi dituzte aske. Dozenaka pertsona bildu dira Hendaian, Etorkinekin Diakite eta Bidasoa Etorkinekin elkarteek deiturik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...