Albistea entzun

Immigrazioa

Immigrazio Lege berria aurkeztu du Frantziako Gobernuak

Kanporatze aginduak «fiteago betearazteko» helburua izanen du legeak, «etorkin delitugileak Frantziatik kanpo ezartzeko». Bestalde, tentsioan dauden lan arloetan lan egiteko urtebeteko egonaldi-baimen agiriak banatzeko asmoa dute.

Etorkinekin elkartearen prentsaurreko bat, errefuxiatuen erregularizazioa eskatzeko, artxiboan.
Etorkinekin elkartearen prentsaurreko bat, errefuxiatuen erregularizazioa eskatzeko, artxiboan. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko azaroak 3

Parisek Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko Polizia kontrolak sei hilabetez luzatzeko hartu duen erabakiaren biharamunean, Immigrazioaren Lege berria aurkeztu du Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek. Urtarriletik goiti hasiko dira neurri sortaren inguruko eztabaidak, eta, anartean, lege proiektuaren norabidea zein izanen den iragarri du. Eta haren logika, Darmaninen hitzetan, hauxe izanen da: «Zintzoekin zintzoak izanen gara; gaiztoekin, berriz, gaiztoak». Izan ere, «etorkin delitugileak Frantziatik kanpo ezarri» nahi ditu barne ministroak, eta «lan egitera datozenak lagundu».

Horiek horrela, Frantziako Estatutik kanporatzeko aginduak «zorrozkiago betetzeko» premia badela uste du, eta departamenduetako prefetei eskatu die kanporatze agindua duten migratzaileen jarraipen zorrotza egiteko, «bizia ahal bezainbat zailtzeko». Egoera horretan daudenei laguntza sozial oro kentzeko eskatu du. Bide beretik, Frantziako Poliziak bilatzen dituen pertsonen fitxategian kanporatze agindua duten jendeak gehitzeko eskatu du. Kanporatze aginduen kontrako helegiterako bide posibleak murrizteko asmoa du, halaber.

Darmaninek, ordea, segurtatu du «integratzera datozenak laguntzeko» bideak irekiko dituztela. Olivier Dussopt Frantziako Lan ministroarekin batean, tentsioan dauden lan arloen zerrenda osatuko dutela iragarri du, eta erran du beharren arabera lan egiteko urtebeteko egonaldi-baimen agiriak banatuko dituztela. Zehaztu du urtea pasatuta kanporatze agiria notifikatzen ahalko zaiela. Bestalde, paperik gabe lan egiten duten pertsonei bidea ireki nahi diete erregularizazioa eskatzeko; oraingoz, beren nagusiak egin dezake eskaera. «Migratzaileen integrazioa hobetzeko», gainera, urte askotako egonaldi baimenak lortzeko frantsesezko azterketa bat pasatzera behartu nahi ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegia, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Zaldibarko zabortegia zigilatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Verterri

Edurne Begiristain

Jaurlaritzak fiskaltzari jakinarazi dio Verter Recyclingek ez dituela egin behin betiko zigilatze lanak. Lege baliabideak abiatu ditu enpresak zor dizkion 28 milioi euro jasotzeko
Bidaiariak, maskara jantzita, Gasteizko tranbiara igotzen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gaurtik aurrera ez da maskara beharko garraio publikoan Hegoaldean

Jone Bastida

Indarrean da Espainiako Ministroen Kontseiluaren agindua. Optiketan eta ortopedietan ere ez da derrigorrezkoa, baina osasun zentroetan bai
Manifestazioaren antolatzaileak, aurkezpenean. ©BERRIA

NATOren eta EBren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon

Gotzon Hermosilla

Martxoaren 11n egingo dute, eta han «Euskal Herri antiinperialista» aldarrikatuko dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.