Kilometroak jaia Errenterian izanen da heldu den urtean

2023an 60 urte beteko dituen Orereta ikastola omenduko du ekitaldiak, ‘Erriola’ lelopean.

Kilometroak jaiaren aurkezpena Orereta ikastolan. ANDONI CANELLADA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko azaroaren 4a
20:43
Entzun

«Kilometroak ez da ikastolarentzat soilik egingo den jai bat; euskararen inguruan herrian proiektu bat aurrera eramateko baliabideak jarri nahi ditu». Helburu honekin ospatuko dute heldu den urteko Kilometroak jaia. Errenterian (Gipuzkoa) eginen dute, eta Orereta ikastola izanen da antolatzaile.

Garai batez, fabrika izan zen egungo Orereta ikastolako egoitza, eta, hain zuzen, historia hori ere kontuan hartu nahi izan dute. Leloa, hala, Erriola izanen dute geurtz, «Ikastolaren sorreran parte hartu zutenen eta ikasle gazteenen arteko transmisioa irudikatzeko». Antolatzaileen arabera, «nortasuna» du errioak Errenterian, herriaren erdigunetik pasatzen delako, bizimoduaren erdigunean egon delako, eta erdiguneak sortu dituelako». Logoan ere ageri da erriolaren irudia.

Ikastolak 60 urte

2023an, Orereta ikastolak 60 urte beteko ditu. 1973an sortu zuten, herriko Añabitarteko baserri inguruko lur batzuk erosiz. «Ikur» bilakatu den baserria berritzeko proiektuak ere badituzte buruan, «bide horretan lanean aritu diren guztiei eskertza egiteko eta komunitatea sendotzeko».

Kilometroak jaia bera egun bakarrekoa bada ere, zehaztu dute urte osoko egutegia ondu dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.