Albistea entzun

Osasuna

Dolu perinatalaren inguruko protokoloak indartzeko proposamena onartu dute

Osakidetzari eskatu diote hobetu dezala haurdunaldian edo erditu osteko lehen egunetan haurrak galtzen dituzten familiei ematen zaien arreta

Dolu perinatalaren inguruko protokoloak indartzeko proposamena onartu dute
Dolu perinatalaren inguruko protokoloak indartzeko proposamena onartu dute Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko azaroak 7

Bazterrean utzi da sarri dolu perinatalaren arta egokia, errealitate «ikusezina» izan baita. Haurdunaldian edo erditzearen osteko asteetan haurrak galtzen dituzten familiak, ordea, asko dira; zenbait estimazioren arabera, haurdunaldien %25etan hiltzen da haur jaioberria edo jaiotzeko dagoena. Sendi horiei ematen zaien arta hobetze aldera, legez besteko proposamen bat onetsi dute gaur Eusko Legebiltzarrean, eta Osakidetzari eskatu diote indartzeko egoera horietarako protokoloak. EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk batera hitzartutako testua da.

Talde politikoek adierazi dute osasun profesionalen ardura dela familiei dolu prozesu horretan laguntzea, eta «ondo trebatuta» egon behar dutela horretarako. Osakidetzak jarri ditu igaro urteotan dolu perinatala aintzat hartze aldera propio pentsatutako egitasmoak, baina motz geratu dira; ez dira hedatu osasun sistema osoan, eta, horregatik, arreta egokia jaso gabe geratu dira sendi ugari. Osasun sisteman «sentsibilizazioan» aurrera egite aldera propio halakoak artatzeko talde eta programa terapeutiko iraunkorrak eratzea aztertu behar dela adierazi dute gaur onartu duten testuan.

Osakidetzari eskatu diote halako egoeretarako protokolo bateratua edukitzeko osasun sistema guztian, eta arta osoa bilatzeko horren bidez; horrek esan nahi du osasun sistemako arlo ezberdinek koordinatuta jardun beharko dutela. Lehen mailako arretako, ginekologiako eta buruko osasuneko profesionalek elkarren berri izan beharko dute, familia bakoitzaren beharren ahalik eta jarraipen egokiena egiteko.

Espazio egokituak
Proposamenaren barruan eskatu dute, halaber, osasun zentro eta erietxeetako espazioak egokitu ditzatela umeren bat galdu duten familiak artatzeko, eta ahal bada saihestu dadila familia horiek ama-umeen unitateetan artatzea. Denborari dagokionez ere, haien erritmoak errespetatu beharko dira.

Osasun sistemak aukera eman beharko die familiei galdu duten umeari adio esateko; horretarako dituzten aukeren gaineko informazioa eman beharko diete osasun profesionalek, eta arta psikologikoa eskura izan beharko dute beti.

Gaiarekin lotutako sentsibilizazioa hobetze aldera, kanpainak egiteko ere eskatu diote Osakidetzari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Eskisabel eta Bilbao, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Berria

Kontseiluak dio «euskara ardatz duen sistema» zer den zehaztu behar duela Hezkuntza Legeak

Irati Urdalleta Lete

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Hezkuntza Batzordean, eta jakinarazi du 33 ekarpen aurkeztu dituztela, «hizkuntzaren korapiloa askatzeko». Eskatu dute zehazteko euskara izango dela ikasteko eta irakasteko hizkuntza orokorra.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...