Gizarte bazterkeria
Araban gizarte inklusiorako plazak sortzeko akordioa lortu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk
2023ko aurrekontuak gorabehera, Arabako Foru Aldundiak eguneko zentro bat eta gaueko harrera zentro bat sortzeko tramiteak hastea adostu dute hiru alderdiek

Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuran, sozialki baztertuta dauden kolektiboentzako hainbat plaza sortzeko lanak hastea eskatu diote EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk foru aldundiari. Hiru alderdiek bat egin badute ere, Claudia Venceslao EH Bilduko batzarkideak gobernuaren azken urteetako jarrera kritikatu du: «Zortzi urte daramazue gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat plaza bakar bat ere sortu gabe». Jarrera hori, gainera, «gizarte politikak blindatzeko borondaterik ezaren beste adibide bat» dela salatu du.
Inklusiorako plazak sortzeko konpromisoak gobernuak 2023rako aurkeztuko dituen aurrekontuekin zerikusia izateak kezkatzen du Venceslao. Bazterkeriaren aurkako plaza horiek, hain zuzen, aurrekontuei esleitzea planteatu dute. Venceslaok adierazi duenez, EH Bildu adi egongo da konpromisoan jasotakoa bete dadin. «Ez dugu onartuko diru sail sinbolikorik datorren astean ezagutuko dugun aurrekontu proiektuan; beraz, baliabide horiei dagokien diru saila edo diru sailak zuzentzeko gordeko ditugu».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.