Albistea entzun

«Justizia feminista» aldarrikatuko du aurten Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean

Azaroaren 25ean da Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna. «Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista» aldarrikatzeko deialdiak egingo dituzte Donostian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Baionan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, Donostia, 2020
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, Donostia, 2020 Jon Urbe Tamaina handiagoan ikusi

Iraia Vieira Gil -

2022ko azaroak 10

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiriak, herriak eta auzoak hartuko ditu aurten ere azaroaren 25ean, indarkeria matxista salatzeko. Adierazi dute «nazkatuta» daudela urtero «salaketa eta aldarri berdinak» egiteaz, eta argi utzi dute «borroka», «saretzea» eta «antolakuntza» direla indarkeriarik gabe bizitzeko bide bakarrak.

Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista izango da aurtengo leloa. Hain zuzen ere, Mugimendu Feministako kideek azaldu dutenez, nabarmena izan da aurten Poliziak eta instituzioek mugimendu feminista «kriminalizatzeko» egin duten «saiakera sistematikoa». Era berean, salatu dute saiakera horren helburua dela «emakumeen eta sexu genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea». Eraso horiei aurre egiteko, beraz, elkarren arteko zaintza eta babesa da «bide bakarra»: «Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan jarraituko dugu».

Emakume eta sexu genero disidenteen aurkako «indarkeria anizkoitzak» amaitzeko ordua dela adierazi dute, bai eta ardura «denona» dela ere. «Kolektiboki borrokatzen» jarraitu behar dutela adierazi dute, eta, horretarako, antolakuntza feministaz baliatzeko deia egin dute. Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, azaroaren 25ean, hain zuzen, lau deialdi egingo dituzte: 19:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta 20:00etan Iruñean. Baionakoa azaroaren 26an izango da, 17:00etan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sindikatu Medikoko kideak, atzo, greba hasi aurreko elkarretaratze batean. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Ultimatuma eta greba hotsak

Ion Orzaiz

Sindikatu Medikoak ezezko borobila eman dio Nafarroako Gobernuaren eskaintzari, eta grebari eutsi dio. Eskaerak: soldata igoera handiagoa, esklusibotasuna eta gobernuaren solaskide bakarrak izatea

Besaideko hiru kide Lezetxikin, urtarrilaren 28an, AHTaren tunela atzean dutela. ©Besaide mendi elkartea

AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute

Paulo Ostolaza

Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen kobazulo hori. Besaide mendizale elkarteak egin du salaketa.

 ©JON URBE / FOKU

«Diktaduraren aurkako indarkeria kondenatu beharra ez dut ulertzen»

Xabier Martin

Frankismoak 1960tik 1975era Gipuzkoan eragindako biktimak identifikatzeko ikertzen aritu da. Uste du erakunde batzuk«deseroso» daudela ETA sortu zeneko aro historiko horri erreparatzean.
Presoak desfilatzen, 1960ko hamarkadan, Langraiz Okako espetxean (Araba); Alfer eta Gaizkileen Legearen arabera kartzelatu zituzten horietako asko. ©JAVIER GOMEZ

'Alferrak eta gaizkileak' izateagatik atxilotu zituztenak omentzeko erakusketa bat egin dute Gasteizen

Iraia Vieira Gil

'Alferrak eta gaizkileak' izateagatik atxilotu zituztenak omentzeko erakusketa bat egin du aldundiak Gasteizen. Orduan ahotsik izan ez zutenei lekua eman nahi izan diete gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.