Albistea entzun

Gerra zikina

Olga Tubau, Segundo Mareyren abokatua: «Nola da posible estatu batek halako izugarrikeriak egitea?»

Jose Barrionuevok gerra zikina aitortzen duen adierazpenen harira, Segundo Marey GALen biktimaren abokatua elkarrizketatu du VilaWeb hedabideak. «Mina eta tristura handia eragin zizkidan Barrionuevoren indultuak».

Olga Tubau abokatua, 2020ko irudi batean.
Olga Tubau abokatua, 2020ko irudi batean. Quique Garcia/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko azaroak 11

GALi egotzitako lehenbiziko ekintza izan zen Segundo Mareyren bahiketa, 1983an. Handia izan zen ekintzak utzitako arrastoa. Luzea, ondotik ekarriko zuen guztia, auzibidea barne. Olga Tubau abokatuak hartu zuen kasua bere gain, Marey defendatzeko, eta, hain zuzen, Jose Barrionuevo, Rafael Vera eta beste kargudun batzuk kondenatzea erdietsi zuen 1998an, handik urte gutxira aske geldituko baziren ere. «Mina eta tristura eragin zizkidan». Horiek guztiak gogora ekarriz, eta Barrionuevok berriki eginiko adierazpenen harira, Vilaweb hedabideak elkarrizketa egin dio abokatuari. Aitortu duenez, Espainiako Gobernuko Barne ministro ohiaren hitzek ez dute batere harritu. «Tonuak, bai».

Mareyren bahiketari buruzkoak eta horren ondorioak errepasatu ditu Tubauk elkarrizketan. Gogorra ekarri dituzte ekintzak Mareyri eraginiko kalteak, bai eta auzitegietan egin zituen deklarazioetarako prestatzeko hitz egindakoak ere. Nabarmendu duenez, «agerikoa» zen Barne Ministerioak zerikusia zuela auzian.

Ikusi gehiago: «Maila instituzional goreneko adierazpen bat» eskatu dute GALen biktimek

Hain zuzen, Barne ministro ohiak esandakoei buruz, Tubauk adierazi du eginiko adierazpenek ez dutela harritu, «inondik ere». «Sententzia irmo bat dago, argi esaten duena Mareyren bahiketa antolatzen jardun zuela», zehaztu du. Ordea, aitortu du Barrionuevoren manerek harritu egin dutela. «Harrokeria puntu hori, eta egindakoa justifikatzeko darabilen legitimitate morala. Gainerako herritarrek hori babestuko eta txalotuko bagenu bezala hitz egiten du», azaldu du abokatuak.

Hala eta guztiz ere, Tubauk adierazi du gerra zikinari buruz esandakoek ez dutela eraginen ikerketa berriz zabaltzea, eta jadanik badagoela sententzia bat, 1998koa. «Irmoa da, eta frogak garbiak dira», zehaztu du.

Azaldu duenez, gainera, urteek aurrera eginda ere Tubauk GALen auzia «ezin sinetsirik» segitzen du. «Nola da posible estatu batek halako izugarrikeriak egitea? (...) Estatu demokratiko batean, non hitzematen dizuten estatuak babestu egiten zaituela, nola antola ditzakete bahiketak, hilketak?».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Angel Berrueta oroitzeko ekitaldi bat, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute

Iosu Alberdi

Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin.

Asier Ezeiza, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©ZIPI / EFE

Asier Ezeizari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Berria

ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute.

Frederique Espagnac eta Max Brisson —ezkerrean— artxiboko argazki batean. ©BOB EDME

Espagnac, Brisson eta Saint Pe izanen dira Frantziako Senatuan ordezkari

Ekhi Erremundegi Beloki

Igandean iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Aurkeztu diren bederatzi zerrenden artean, orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin dute hautetsiek
Kaledonia Berriko herritarrak FLNKS koalizio independentistako mitin batean, 2019an. ©FLNKS

Kaledonia Berriko independentistak, estreinakoz Senatuan

Maddi Iztueta Olano

FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko kide bat izango da Frantziako goi ganberako senatarien artean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.