Mikologia

Ia bost kiloko onddo zuri bat topatu dute Landetan

Eyreko haraneko baso batean topatu du gizon batek, semearekin paseatzen ari zela.

Onddo zuri erraldoia topatu duen gizona, hura eskuetan duela. PAUL GUéGAN
Paulo Ostolaza.
2022ko azaroaren 15a
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Ondo irakurri duzue: 4,7 kiloko udazkeneko onddo zuri bat (Boletus edulis) topatu dute Landetan, Arcachonetik 45 kilometro ingurura dagoen Eyreko haranean (Akitania Berria).

Normalean, onddo zurien txapelaren diametroa 7 eta 20 zentimetro artekoa izan ohi da, gehienez ere 25 zentimetrokoa, baina Landetan topatutakoak 50 zentimetrokoa du. Halakoak klima berezia eta hezea duten eskualdeetan agertu ohi dira, tarteka; adibidez, Kanaria uharteetan. Landetan, ordea, ez dira horren ohikoak.

Eyreko haraneko baso batean paseatzen zebilen gizon batek aurkitu du, semearekin batera. Ikusitakoan, jaso egin dute onddo zuria, eta etxera iritsitakoan pisatu eta neurtu dute.

Ikusi gehiago:Udazkena ari du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.