Albistea entzun

Euskararen egoera

Iraitz Lazkano: «Egiturazko neurriak behar ditugu egoera iraultzeko»

«Arduraz» jokatzera deitu du, eta udalerri euskaldunetan «hizkuntza politika aurreratua» egitera, politika «sektorialetatik» harago joango dena.

Iraitz Lazkano Udalerri Euskalden Egunean, maiatzean, Seguran (Gipuzkoa).
Iraitz Lazkano Udalerri Euskalden Egunean, maiatzean, Seguran (Gipuzkoa). Idoia Zabaleta / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko azaroak 16 13:01

«Kezka» agertu du Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoaz gaur argitaratutako datuei buruz, baina gogorarazi du ez dela kezka berria, eta denbora daramala Uemak udalerri euskaldunetan erabileran izandako beherakadaz ohartarazten. «Ezin dugu arrosa kolorekoa irudikatu udalerri euskaldunetako egoera; jakina, gainerako eremuetan baino hobea da euskararen egoera, baina joera negatiboa da, eta hala berretsi dute zentsuko datuek», adierazi du. Ez horiek bakarrik, Soziolinguistika Klusterrak maiatzean argitaratutako kaleko erabileraren neurketak ere «atzerakada batzuk» erakusten zituela gogorarazi du. «Udalerri euskaldunak hauskorrak dira, eta ezin gara lasaitu. Egiturazko neurriak behar ditugu egoera iraultzeko», nabarmendu du.

Datuok udalerri euskaldunetan «hizkuntza politika aurreratua» egitearen beharra agerian uzten dute, Lazkanoren arabera: «Udalerri euskaldunen garapena helburu izango duena eta politika sektorialetatik harago joango dena. Euskararen egoeran eragina baitute beste hainbat eremutan eta sailetan egindako politikek, baita egin ez diren politikek ere».

Udalerri euskaldunen «hauskortasuna» aintzat hartuta, «arduraz» jokatzera ere deitu du Lazkanok, eta «bideak» eskatu ditu gainbehera eteteko. «Lege babesa behar dute arnasguneek, eta haien garapena bermatuko duten egiturazko neurriak hartzea». Halaber, Uema sendotzeko beharra aldarrikatu du, eta hartara batzeko eskatu die horretarako baldintzak betetzen dituzten udalei, «udalerri euskaldunen lurgunea sendotzeko eta elkarrekin euskararen biziberritzeari hauspoa emateko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pertsona batzuk, maskara jantzita, autobusean ©Juan Carlos Ruiz/ Foku

Hego Euskal Herriko garraio publikoan otsailaren 8an kendu ahalko da maskara

Berria

Espainiako Osasun ministroak esan du datu epidemiologikoak «oso egonkorrak» direlako hartu dela erabakia. Osasun zentroetan eta farmazietan derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere.

Dozenaka pertsona bildu dira protestara. ©MONIKA DEL VALLE/FOKU

«Pobreen aurkako gerra» salatu dute, hildako etxegabea oroitzean

Maite Asensio Lozano

Etxebizitza eskubidea bermatzeko exijitu dute Eskubide Sozialen Kartak eta AZETtaldeak

LAB sindikatua elkarretaratzea antolatu du gaur Iruñean, osasun publikoa babesteko asmoz ©LAB sindikatua

LAB sindikatuak medikuen esklusibotasuna ezabatzeko erabakia kritikatu du

Itsaso Jauregi

Sindikatuak esklusibotasuna kentzearen ondorioz osasungintza publikoari kalte egingo diola adierazi du Iruñeko elkarretaratzean

Etxegabe bat, Bilbon, kalean lotan. ©LUIS TEJIDO / EFE

Hotzaren zauriak espaloian

Edurne Begiristain - Ion Orzaiz Xabier Martin - Garazi Aduriz

Bilbon etxegabe bat hil izanak jopuntuan jarri ditu kalean bizi direnentzako baliabideak eta politika publikoak. «Premiazko neurriak» ezarri dituzte hiriburuetan, hotz boladari aurre egiteko

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...