Albistea entzun

Udaltzainek ez dute gutxieneko euskara maila egiaztatu beharko

Udaltzainen lan poltsarako deialdi berritik euskara gaitasuna egiaztatzeko betebeharra kentzea erabaki du Jaurlaritzak. Behatokiak salatu du ebazpenak zalantzan jartzen dituela herritarren eskubideak.

Garbiñe Petriati Behatokiko teknikaria eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria
Garbiñe Petriati Behatokiko teknikaria eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria Hizkuntz Eskubideen Behatokia Tamaina handiagoan ikusi

Iraia Vieira Gil -

2022ko azaroak 16 15:19

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak udaltzainen lan poltsa sortzeko deialdia egin zuen herenegun. Aurreko deialdietan ez bezala eta gainerako eskakizunekin konparatuz –gidabaimena, gutxieneko altuera, eta abar–, euskara gaitasuna egiaztatzea ez da nahitaezkoa izango. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Udaltzaingoaren lan poltsaren inguruko Polizia eta larrialdietako euskal akademiako zuzendari nagusiak erabaki du hori ezabatzea.

Gatazkak, halere, denbora darama mahai gainean. Irailean, hain zuzen, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak euskara gaitasuna egiaztatzeko betebeharraren nahitaezkotasuna baliogabetzea erabaki zuen. Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa jarri zion orduan epaitegiari, eta, kontran, betebehar hori ezabatzea erabaki du udaltzaingoen lan poltsarako deialdi berri horretan.

Behatokiak salatu du ebazpenak herritarren eskubideak urratzen dituela, eta zerbitzuaren kalitatea «kolokan» jarriko duela. Are gehiago kontuan hartuta hartutako erabakia ez dela behin betiko neurria. «Lan poltsan herritarrekin euskaraz harremantzeko gai ez diren hautagaiak izatea esan nahiko du», eta horrek zailtasunak ekarriko dizkie biztanleei: «Telefonoz eta presentzialki euskaraz komunikatu ezin izatea, euskaraz dakien agente batek artatzea nahi bada itxaron behar izatea, segurtasunari dagozkion euskarazko idatzi eta jarraibideak ulertezinak izatea...».

Elkartearen iritziz, Udaltzaingorako hautagaiek euskarazko zerbitzuak emateko gai izango beharko lukete, eta administrazioak eman beharko luke horretarako bermea. Eta ez bakarrik deialdi berri horri dagokionez. «Lan poltsen deialdiez gaindi, plazak ateratzean ere derrigortasun data iraungi gabe duten lanpostuak ateratzen dira oraindik ere».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ertzaintzak egindako ikerketaren zenbait pasarteren irudiak. ©BERRIA

Ertzaintzak lurralde antolaketaren aurkako delitua ikusi du Zaldibarren

Iñaki Petxarroman

Durangoko epaitegiari helarazitako ikerketa baten arabera, zegokion baino lur eremu zabalagoa erabili zuen Verter Recycling SM enpresak, Jaurlaritzaren eta Zaldibarko Udalaren baimenik gabe
 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Dozenaka lagun Iruñean, «esklusibitatearen alde eta osasunaren pribatizazioaren kontra»

Ion Orzaiz

Nafarroako Osasun Plataformak deituta, Osasunbidearen egoitzaren aurrean elkartu dira dozenaka pertsona, «osasun publikoa parasitatu nahi dutela» salatzeko

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Osatu dugu minbizia? Oraindik ez, baina asko laguntzen ari gara»

Irati Urdalleta Lete

Aparteko kezka sortzen duen gaitza da minbizia, eta hori ikertzen aritzen da Zubiaga. Gaixoen biziraupena hobetuko bada, hiru norabidetan lan egiteko beharra ikusten du: diagnostiko goiztiarra, terapia zuzenduak eta txertoak.
AHTaren aurka 2010ean eginiko manifestazioa, Hendaia eta Irun arteko zubian. ©BOB EDME

Trenbidearen berritzea, abiadura lortzeko

Garazi Aduriz Zuñeda

Bordeleko, Baionako eta Irungo auzapezek trena berritzearen aldeko deia egin zutenetik, AHTaren eztabaida pil-pilean da Ipar Euskal Herrian. AHTaren aldekoak zein trenbidea berritzearen aldekoak beren argudioak mahai gainean jartzen ari dira proiekturik eraginkorrenaren bila.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...