Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan banatuko du BERRIAk

Aranzadi zientzia elkartearekin eta Arangureneko Udalarekin elkarlanean, lamina bat diseinatu du BERRIAk.

'Irulegiko eskuaren' lamina. BERRIA
2022ko azaroaren 18a
14:34
Entzun

Irulegiko antzinako etxe bateko sarreran bezala, aurki esku bat zintzilikatu ahal izango duzu zure etxean ere. Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena lamina batera eraman du BERRIAk, Aranzadi zientzia elkartearekin eta Arangureneko Udalarekin elkarlanean. Doan eskuratu ahal izango da, igandeko egunkariarekin batera.

Gehiago ere bada: BERRIAk eta Aranzadik elastikoetara eta poltsa batera ere eraman dute Irulegiko Eskua. BERRIA dendan eskuratu daitezke bai trixertak –bi koloretan– eta bai poltsa. Irabazien erdiak Irulegiko indusketetarako izango dira.

Irulegiko indusketa babestu nahi izanez gero, aukera bat da trixerta edo poltsa erostea, baina Aranzadiren webgunean ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere badago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.