Bertan behera utzi dute Bizkaiko gasolindegietako greba, aurreakordioa lortu ostean

2022ko soldatak %6,1 igotzea adostu du patronalak CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin. Bertan behera utzi dute igandean hasi behar zuten greba.

Bilboko gasolindegi bat, artxiboko irudian. ARITZ LOIOLA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko azaroaren 28a
17:37
Entzun

Langileek greba hasi baino bost egun lehenago, Bizkaiko gasolindegietako langileen hitzarmena berritzeko aurreakordioa itxi dute, eta bertan behera utzi dute bost eguneko greba. Patronalak CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin itxi du aurreakordioa, eta ELA kanpoan geratu da. 2020tik 2022ra arteko indarraldia izango du hitzarmen berriak. 600 pertsona inguruk egiten du lan Bizkaiko zerbitzu geltokietan.

KPIaren bilakaeraren araberako soldata igoerak adostu dituzte. 2020ko soldatak %1,2 igoko dituzte, 2021ekoak berdin utziko dituzte, eta 2022koak %6,1 igoko dituzte; izan ere, 2020ko KPIa -%0,3 izan zen, baina 2021ekoa, %6,4. Akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzean, enpresek gehienez hiru hilabete izango dituzte langileei atzerapenak ordaintzeko.

Bestelako neurri batzuk ere onartu dituzte. Ekoizpenaren arabera kontratatutako behin-behineko langileek lehen hamabi hilabeteetatik seitan izan zezaketen kontratua, baina hemendik aurrera hemezortzi hilabetetatik hamabitan jarraian izan ahalko dute kontratua. Bestalde, ordaindutako hamasei orduko lizentzia berri bat sortzea ere onartu dute, mendekotasunen bat dutenei mediku languntza emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.