Migratzaileak
Petroliontzi baten lemaren gainean 11 egunez iraun duten hiru lagun erreskatatu dituzte Kanarietan
Ontzia Lagostik abiatu zen, Nigeriatik, azaroaren 17an. Lehen arreta eman eta gero, hipotermia zantzuekin ospitaleratu dituzte hiru gizonak.

11 eguneko zeharbidea lema baten gainean egin eta gero, Saharaz hegoaldeko hiru gizon hipotermiak jota ospitaleratu zituzten atzo Las Palmasen (Kanaria uharteak, Espainia). Salbamenduko Salvamar Nunki ontziak erreskatatu ditu; azaroaren 17an Lagostik irtendako Alithini II petroliontziaren atzealdean zeuden, ura hanketatik metro erdi eskasera zutela. Izatez, Maltako bandera du ontziak.
Nekatuta, deshidratatuta eta hipotermia sintomak zituztela topatu dituzte, erreskate zerbitzuen arabera. Las Palmasko portuan jaso dute lehen arreta, eta ospitaleratu egin dituzte gero.
La Salvamar Nunki ha rescatado esta tarde a tres polizones localizados en la pala del timón del buque Althini II, fondeado en entrediques del puerto de Las Palmas y procedente de Nigeria. Han sido trasladados al puerto y atendidos por servicios sanitarios. pic.twitter.com/1Ei1FieAV3
— SALVAMENTO MARÍTIMO (@salvamentogob) November 28, 2022
Kanarietan, ez da lehen aldia ezkutuko bidaiariak itsasontziaren parte arriskutsu horretan topatzen dituztena. 2020ko azaroan, adibidez, beste hiru lagun topatu zituzten Saint Vincent eta Grenadinetako Ocean Princess II petroliontziaren lemaren gainean; hilabete lehenago, beste bi Norvegiako Champion Pulan ontziaren leman. Bi ontziak Lagostik abiatutakoak ziren.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.