Erruduntzat jo dute Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizona

Azpikeriaz jokatu zuela ebatzi du epaimahaiak. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak hemezortzi urteko espetxealdia eskatu dute.

Erruduntzat jo duten gizona, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. EFE
2022ko azaroaren 29a
17:34
Entzun

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak erruduntzat jo du osaba aizkoraz hiltzeaz akusatu zuten gizona. 2020ko maiatzean hil zuen, Zornotzan. Hiltzaileak azpikeriaz jokatu zuen; epaimahaiakebatzi du «eraso planifikatu» bat izan dela, eta «ezustean» harrapatu zuela biktima: «[Hiltzaileak] Bazekien zer egingo zuen, eta egin egin zuen».

Ekainean hasi zen epaiketa, eta lehen saioan berretsi zuen akusatuak 66 urteko osaba jo zuela aizkoraren atzeko partearekin, hura baratzean zela. Biktima ospitaleratu egin zuten, eta hiru egun geroago zendu zen. Erruduna behin-behineko espetxealdian izan da ordutik.

Fiskaltza, akusazio partikularra eta defentsa bat etorri dira, eta hemezortzi urteko espetxealdia eskatu dute. Fiskaltzak hasieran 20 urteko zigorra eskatu zuen; akusazio partikularrak, 22 —gainera, kalte ordainen eskaera ere jaitsi du, 30.000 eurotik 20.000ra—. Epaiaren zain gelditu da epaiketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.