Sute batek Gorraiz merkataritza gunea kiskali du

Sutea nola piztu den ez dagoenez argi, ikerketa bat jarri dute martxan.

Gorraiz merkatalgunea suak hartuta. TWITTER
2022ko abenduaren 1a
08:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Bart gauean, Gorraiz merkataritza gunea (Eguesibar, Nafarroa) suak hartu du, eta bertako ile apaindegiak, garbitegiak, albaitarien guneak eta kafetegiak kalteak izan dituzte. Gertatutakoaren berri jakitean, Eguesibarko Polizia, Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Oraindik ez dago argi zerk piztu duen sua, baina Poliziak ikerketa bat jarri du martxan. Inguruko errepideak itxita daude jada, eta zirkulazioa bertze bide batzuetatik bideratu dute. Eguesibarko Udalak adierazi du sentitzen dutela halakorik gertatu izana, eta jakinarazi dute Amaia Larraia alkatea bertara joanen dela kaltetutakoei babesa eskaintzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.