Osasunari buruzko edukietan BERRIAk berdintasunaren alde egiten duela dio ikerketa batek

Eneko Fernandez Artigasek eta Itxaso Fernandez Astobizak egindako ikerketa batek neurtu du emakumeek zein presentzia duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egunkari nagusietan osasunaren inguru argitaratutako artikuluetan.

Emakumeen presentzia handiagoa da osasun gaiekin lotutako informazioetan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2022ko abenduaren 5a
11:59
Entzun

Oro har, gizonek emakumeek baino presentzia handiagoa dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau egunkari nagusietan argitaratu diren edukietan. Osasun gaiez mintzatzen diren artikuluetan, zehazki. Hori ondorioztatu dute Eneko Fernandez Artigasek eta Itxaso Fernandez Astobizak ikerketa batean. Azaldu dute generoari begira «desoreka informatiboa» dagoela. BERRIA da salbuespena: aztertutako egunkarietan, BERRIAn bakarrik dira emakumeak protagonista gizonak baino maizago.

Ikerketa egiteko, 2020ko martxoaren 14tik 2021eko maiatzaren 9ra bitarteko larunbat eta igandeetan argitaratu ziren edukiak aztertu dituzte –alarma egoera garaikoak–. Orotara, 524 zenbaki arakatu dituzte ikertzaileek, 134 hedabide bakoitzeko. Horietan, osasunaren gaineko 598 pieza aurkitu dituzte, gehienak COVID-19arekin zerikusia zutenak.

Aztertutako artikulu horiek egiteko erabilitako iturri gehienak gizonezkoak izan dira hedabide guztietan. BERRIAk egin du banaketarik orekatuena: behatutako piezen iturrien %30 gizonezkoak dira, %27 emakumeak, eta %29 biak. Testuen sinadurari dagokionez, oro har, gizonezkoenak dira nagusi. BERRIAn, aldiz, emakumeak gehiengoa izan ziren artikulu horien egileen artean: %65.

Testuak ez ezik, argazkiak ere aztertu dituzte ikerketan. Orotara, 580 argazki topatu dituzte, horietako 143 BERRIAn. Berriz ere, nabarmena da emakumeen presentzia, irudien %59 emakumezkoenak baitziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.