Euskal presoak
Mikel Irastorza preso ohia urtarrilean epaituko dute, Parisen
Gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote Lapurdin bizi den donostiarrari.

Epaitzeko data ezarri diote Mikel Irastorza preso ohiari. Urtarrilaren 5ean egingo diote epaiketa, Parisen.
Azkainen (Lapurdi) atxilotu zuten, 2016. urtean, eta gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote. Harekin batera atxilotu zituzten Xabier Arin eta Denise Elizagoien kontrolpean aske utzi zituzten, eta auzitik kanpo geratu dira.
Irastorzak ere epaitegiaren kontrolpean igaro ditu azken bost urte hauek. Kazetari lanetan aritu da Lapurdin.
Espainiako Barne Ministerioak ETAko kidetzat aurkeztu zuen atxilotu zutenean. Operazioa ETAren aurkako «kolpe gogorra» izan zela adierazi zuen, eta Irastorzari egotzi zion ETAren logistikan aritzea. Halere, 2017. urtean aske utzi zuten, eskumuturreko elektronikoa jarrita.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.