Euskal presoak

Mikel Irastorza preso ohia urtarrilean epaituko dute, Parisen

Gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote Lapurdin bizi den donostiarrari.

Baldintzapean aske utzi ostean Mikel Irastorzari -erdian, loreekin- Baionako tren geltokian egindako harrera, 2017an. EUSKAL IRRATIAK
2022ko abenduaren 8a
09:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Epaitzeko data ezarri diote Mikel Irastorza preso ohiari. Urtarrilaren 5ean egingo diote epaiketa, Parisen.

Azkainen (Lapurdi) atxilotu zuten, 2016. urtean, eta gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote. Harekin batera atxilotu zituzten Xabier Arin eta Denise Elizagoien kontrolpean aske utzi zituzten, eta auzitik kanpo geratu dira.

Irastorzak ere epaitegiaren kontrolpean igaro ditu azken bost urte hauek. Kazetari lanetan aritu da Lapurdin.

Espainiako Barne Ministerioak ETAko kidetzat aurkeztu zuen atxilotu zutenean. Operazioa ETAren aurkako «kolpe gogorra» izan zela adierazi zuen, eta Irastorzari egotzi zion ETAren logistikan aritzea. Halere, 2017. urtean aske utzi zuten, eskumuturreko elektronikoa jarrita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.