Musika

Zetak-ek bira amaierako hirugarren kontzertua iragarri du

Berehala saldu dira beste kontzertuen sarrerak. Urriaren 5ean, 6an eta 7an izango dira emanaldiak, Bilboko Kafe Antzokian.

Pello Reparaz autografo bat sinatzen, aurtengo Durangoko Azokan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2022ko abenduaren 20a
12:56
Entzun

Durangoko Azokan izan zenak ikusiko zituen Zetak taldearen mahaiaren inguruan osatzen ziren ilara luzeak. Ukaezina da Pello Reparazen taldearen arrakasta, eta hori erakusten du azken egunetan gertatutakoak ere.

Duela bi egun, taldeak salgai jarri zituen egiten ari den birako azken kontzerturako sarrerak; 2023ko urriaren 7an izango da hori, Bilboko Kafe Antzokian. 45 minututan agortu ziren. Orduan, beste data bat iragarri zuten, aurreko egunerako. Berehala saldu ziren haiek ere, eta, arrakasta ikusita, hirugarren egun bat programatu du Zetak-ek: urriaren 5a. Salgai daude egun horretarako txartelak.

Ikusi gehiago:«Helduleku bat eskaini nahi genion jendeari»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.