Albistea entzun

Estatus politikoa

Erabakitzeko eskubidea Espainiako Konstituzioan jasotzea proposatu du EAJk

Auzitegi Konstituzionalean «Foru Areto» bat sortzea jasotzen duen zuzenketa bat ere erregistratu dute jeltzaleek.

Mikel Legarda eta Aitor Esteban, Espainiako Kongresuan.
Mikel Legarda eta Aitor Esteban, Espainiako Kongresuan. Kiko Huesca / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2022ko abenduak 21

Espainiako Konstituzioaren erreforma proiektuari 11 zuzenketa aurkeztu dizkio EAJk Espainiako Kongresuan duen taldeak. Bestea, beste, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea jasotzea proposatu du, konstituzioaren bigarren artikulua moldatuta eta xedapen gehigarri bat erantsita. Jeltzaleen zuzenketak jasotzen duenez, konstituzioak alde batera utziko luke «Espainiako nazioaren lurralde zatiezintasunaren» erreferentzia: «1990ean, Eusko Legebiltzarrak ebazpen bat onartu zuen, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidean berresteko», argudiatu du EAJk.

Hori horrela, jeltzaleen proposamena da xedapen gehigarri batean zera jasotzea: «Betetze osoa, autogobernuaren agerpen instituzional gisa, bere herritarren erabakitzeko eskubidearen bitartez kanporatzen da, askatasunez eta demokratikoki ordezkatuta, bere egikaritzea Estatuarekin adostuta». Hori formula «atsegin eta iraunkor» bat litzateke «euskal errealitatea» Espainiako Estatuan artikulatzeko.

EAJk proposatzen duen «kontzertu politikoa» taxutzen duten beste elementuetako bat da nola ebazten diren gobernu bakoitzari legozkiokeen eskumenen inguruko auziak, eta, horretarako, proposatu du «Foru Areto» bat sortzea Auzitegi Konstituzionalaren barruan. Areto horrek aztertu beharko lituzke Eusko Legebiltzarraren, batzar nagusien eta Espainiako Gorteen arauen arteko talkak. Horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Estatuaren arteko batzorde bat osatu nahi du EAJk, eskumen gatazka guztiak aztertzeko.

Horiez gain, jeltzaleek aurkeztutako zuzenketetan beste proposamen batzuk ere badaude: adibidez, Espainiako erregearen bortxaezintasuna ezabatzea eta erkidegoen autonomia bertan behera uzten duen 155. artikulua indargabetzea.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Arkaitz Rodriguez, atzo, Arrasateko Uarkape frontoian eginiko hitzaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sortuk abagunea baliatu nahi du Madrilen nazio auzia jorratzeko

Iosu Alberdi

Alderdi independentistak VI. Nazio Konferentzia egin du, eta militanteek aurrera begirako plan politikoa onartu dute. EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi dute

Josu Urrutikoetxea, 'No me llame Ternera' dokumentalaren une batean. ©

Auzi bat, ikuspegi desberdinak

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak gehienbat ETAren hilketei buruzko galderak erantzun behar izan ditu 'No me llame Ternera' dokumentalean; maiz aipatu du «sentitzen» duela. Gainetik jorratu dute «gatazka».

 ©BERRIA

Torturak blaitutako irail hura

Gotzon Hermosilla

Egunotan 30 urte beteko dira Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro Espainiako polizia indarren eskuetan zeudela hil zirenetik. Haien kasuek argitu gabe jarraitzen dute.

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Sanchezek lortuko du inbestidura aurrera ateratzea»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Erronka nagusiak gizarte gaietan daudela uste du Anduezak, eta horretarako politikak garatzea da Alderdi Sozialistaren lehentasuna. Nazio auzia ez dago gizartearen kezken artean, haren aburuz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...