Energia krisia

Errusiako petrolioari muga ezarri dioten herrialdeetara esportatzea debekatu du Putinek

Europako Batasunak hirugarren herrialdeei ezarritako 60 euroko mugari aurre egin dio Vladimir Putinek, dekretu bidez.

Vladimir Putin Errusiako presidentea artxiboko irudi batean, Donetsk eta Luhanskeko errepubliken aitortza sinatzen. EFE/EPA/ALEKSEY NIKOLSKYI/SPUTNIK/KREMLIN POOL / POOL
inaut matauko rada
2022ko abenduaren 27a
18:37
Entzun

Putinek debekatu egin du Errusiako petrolioari gehienezko prezioa ezarri dioten herrialdeetara esportatzea, gaur sinatu duen dekretu baten bidez. Abenduaren hasieran, Europako Batasunak hirugarren herrialdeei debekatu egin zien Errusiako petrolioa upeleko 60 euro baino gehiago ordaintzea, eta komunitateko herrialdeei Errusiako petrolio oro inportatzea, salbuespenak salbuespen. 2023ko otsailaren lehenean sartuko da indarrean dekretua, eta bost hilabete iraungo du gutxienez, uztailaren lehenera arte.

Hala, Putinen gobernuak «kontratuetan Errusiako petrolioari eta eratorriei gehienezko prezioa ezarri nahi dietenak» hornitzea debekatu nahi du. Errusiako Energia Ministerioaren esku egongo da kontrolatzea kontratuetan presidentearen dekretua betetzen den edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.