Lan gatazkak

LABek Amazon salatu du grebarako eskubidea urratzeagatik

Trapagaranen egindako lanuzteetan beste zentro batzuetatik langileak ekarri zituela eta langile batzuk lau lanpostutan aritzera behartu zituela azaldu dio Lan Ikuskaritzari.

LABen protesta bat, Amazoneko lan baldintzak salatzeko. FOKU
jokin sagarzazu
2022ko abenduaren 30a
11:40
Entzun

LABek Amazon salatu du Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, abenduaren 22an eta 23an egindako lanuzteetan langileen eskubideak urratzeagatik.

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Amazonek Trapagaranen (Bizkaia) duen zentro logistikoko langileek bi egun horietarako aurreikusitako ekoizpenaren zati handi bat geldiaraztea lortu zuten. «60.000 pakete mugitu behar zituzten, baina 2.600 baino ez ziren atera».

Hala ere, LABek salatu duenez, zuzendaritzak eginahal guztiak egin zituen greba oztopatzeko: besteak beste, beharginen lan txandak aldatu zituen, Bizkaitik kanpoko beste zentro batzuetako langileak erabili zituen grebalariak ordezkatzeko, pertsona bera lau lanpostu betetzen jarri zuen lanaldi berean, greba batzordeko kideak lantokitik kanporatu zituen, eta lan egin zuten langileek enpresak ezarritako segurtasun arau asko urratu zituzten.

Sindikatuak iragarri duenez, datorren astean beharginak berriro bilduko dira, lan hitzarmenaren negoziazioan enpresak agertutako «egoskorkeriaren» aurka zer urrats egin erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.