Urtarrilaren 10ean aztertuko dituzte Pablo Gonzalezen defentsak aurkeztutako helegiteak

Otsailean urte bat beteko da atxilotu zutenetik, eta Oihana Goirienak espero du Poloniak orduan aurkeztu behar izatea leporatzen diozkioten delituen frogak.

Pablo Gonzalek bere buruari ateratako argazki bat, iazko otsailean, atxilotua izan aurretik. PABLO GONZALEZ
jon ordonez garmendia
2023ko urtarrilaren 2a
19:52
Entzun

Poloniako justiziak urtarrilaren 10ean aztertuko ditu Pablo Gonzalez kazetariaren defentsak haren espetxealdia hiru hilabetez luzatzeko aurkeztutako helegiteak. Oihana Goiriena emazteak esan du oraindik ez dutela frogatu Gonzalez Errusiarentzat espiatzen ari zenik, eta susmoetan bakarrik oinarrituta behin-behineko espetxealdia luzatzen ari direla salatu du. Otsailaren 28an atxilotu zuten, Polonian, Ukrainako gerraz informatzeko lanean ari zela.

Goirienak, hala ere, ez du espero urtarrilaren 10ean defentsaren argudioak aintzat hartuko dituztenik. «Tramite» bat izango da, haren ustetan. Atxilotu zutenetik, espetxealdia luzatu diote Gonzalezi, eta hori eteteko eskaerak atzera bota dituzte. Goirienak espero du, ordea, otsailean haren egoera aldatzea: «Urteurrenarekin frogak aurkeztera behartuta sentitzea espero dut. Itxaropena bai, baina zuhurtzia, Poloniako justizia ez baita bat etorri orain arte Europako legediarekin».

Azaroaren 22an ikusi zuen Goirienak senarra, eta 2022. urtearen amaieran jaso zuen haren azken gutuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.