Energia berriztagarriak

ELAk Jaurlaritzari eskatu dio itxaroteko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari instalazio berriak onartzeko

Azazeta eta Labrazako parke eolikoek ingurumen inpaktuaren adierazpena jaso dutela iragarri zuen Jaurlaritzak, eta dagoeneko gisa horretako beste 33 proiektu egiteko bidean dabiltza Hego Euskal Herrian. Nafarroan hiru parke eraikitzen hasi dira berriki: Linte, Jenariz eta San Markos II.

Elgeako parke eolikoko errotak. RAUL BOGAJO/FOKU
jone arruabarrena
2023ko urtarrilaren 18a
12:19
Entzun

Energia Berriztagarrien I. Lurralde Plan Sektoriala onartu behar dute, eta horren ondoren eman behar dira berriztagarrien instalazioak eraikitzeko baimenak. Hori aldarrikatu du ELAk ohar baten bidez, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio plan hori onartu arte itxaroteko baimen gehiago eman baino lehen. Izan ere, azaldu dute plangintza horrek zehaztuko duela instalazio horiek «non eta nola» eraiki ahalko diren. Atzo Jaurlaritzak Arabako Labrazako eta Azazetako parkeek ingurumen inpaktuaren adierazpena jaso dutela iragarri ondoren egin du eskaera sindikatuak; horiez gain Hego Euskal Herriko 33 lekutan dabiltza sortzen energia berriztagarria ekoizteko azpiegiturak.

Berriztagarrien Plan Sektoriala «gizartearen parte hartzearekin eta pertsonen eta ingurugiroaren onurak bilatuko dituzten irizpideak lehenetsiz» egitea ere galdegin du sindikatuak. Hala ere, plan hori onartu bitartean, ELAk adierazi du beharrezkoa dela «gizartearen energia beharrak aztertu eta egin beharreko kontsumo murrizketak zehaztea», eta, horrekin batera, berriztagarriekin sortuko den energia kontuan izanda, energia fosilen ekoizpena murrizteko plangintza ere egitea.

Hala ere, ohartarazi dute helburua ez dela energia fosila berriztagarriekin aldatzea: «Proiektu horiekin planteatzen ari dena energia gehiago ekoiztea da, ez energia fosila berriztagarriekin ordezkatzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.