Albistea entzun

Memoria historikoa

Urduñako espetxe frankistan hildakoen senideak bilatuko ditu Jaurlaritzak Espainia hego-mendebaldean

Igandean bilera bat egingo du Castuera herrian (Extremadura), gorpuzkiak berreskuratzeko egindako lana aurkezteko.

2014ko indusketa kanpainan aurkitutako gorpuzkietako batzuk. /
2014ko indusketa kanpainan aurkitutako gorpuzkietako batzuk. / Joseba Egiguren Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko urtarrilak 23

Urduñako espetxe frankistan 225 preso hil ziren 1937tik 1941era. Erdiak baino gehiago Extremadurakoak ziren, Espainia hego-mendebaldekoak. Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Urduñako Udalak 71 hildakoren gorpuzkiak berreskuratu dituzte herriko hilerrian 2014ko ekainean eta 2022ko abenduan egindako indusketetan, eta, orain, haien senideak bilatzeko, Espainiako eskualde horretara joango da Jaurlaritza. Igandean izango dute lehen hartu-emana, Castuera herrian (Badajoz), eta gorpuzkiak berreskuratzeko egindako lana aurkeztuko diete elkarte memorialistei, biktimen senideei eta hedabideei.

Helburua ahalik eta herritar gehiagoren DNA laginak jasotzea da, aurkitutako gorpuzkien laginekin alderatzeko. Gogora institutuak koordinatuko du bilatze lana, eta 71 hildako horien senide izan daitezkeenentzat telefono zenbaki bat (0034-944032845) eta posta elektroniko bat jarri ditu (gogora.idazkaritza2@euskadi.eus), harremanetarako. Igandeko aurkezpenera joateko ere eskatu die. Oraingoz, espetxean egon ziren 41 biktimaren senideekin jarri da harremanetan Gogora, eta horietako batzuek iragarri dute han egongo direla.

Urduñako espetxe frankista Jesusen Lagundiaren eskolan ezarri zuten, 1937an. Lehen bi urteetan, kontzentrazio esparru izan zen, eta gerra amaitu ondoren, espetxe. Han hil ziren 225 presoetatik 127 ziren Extremadurakoak, 41 Gaztela-Leongoak, eta 22 Andaluziakoak. Zazpi kataluniar ere egon ziren, Tarragonakoak. Preso horietako asko Castuerako espetxetik ekarri zituzten Euskal Herrira, senideengandik urrun. Guztira, 1940 preso ekarri zituzten Castuerako presondegitik Urduñakora. Presoetako batzuk eraikuntzan lan egitera behartu zituzten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
RD-936 errepidea, Beskoitze (Lapurdi) parean. ©BERRIA

Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripuan

Berria

Motorrean zihoazen biak, eta traktore baten kontra talka egin dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra.

Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.