Hizkuntza eskubideak jomugan

Arkautik B2 maila egiaztatu ez zuten udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

Gasteizko Administrazio Auzitegiak UGTren helegitea onartu du, eta berretsi egin du irailean emandako sententzia. Arkautiko akademiari bi hilabeteko epea eman dio euskara maila egiaztatu ez zuten hautagaiak berriz hartzeko.

Bi udaltzain, bizkarra emanda, Irungo San Juan plazan (Gipuzkoa). JON URBE / FOKU
Julen Aperribai.
2023ko urtarrilaren 24a
14:30
Entzun

Sententzia irmoa da: Gasteizko Administrazio Auzitegiak Arkautiko akademia behartu du berriz hartzera bere momentuan euskarazko B2 maila ez egiaztatzeagatik lan poltsatik kanpo utzitako hautagaiak. Irailean hartu zuen erabakia auzitegiak, UGT sindikatuak lan poltsari helegitea jarri ondotik, eta orain irmoa da sententzia. UGTk adierazi duenez, administrazioak ez dio helegiterik jarri.

UGTk helegitean argudiatu zuen 2021ean egindako deialdi publikoak «diskriminatu» egin zituela euskarazko B2 maila aurkezterik izan ez zutenak, uste baitu, herritarrei euren hizkuntzan zerbitzua eskaintzeko gai ez diren arren, gaituta daudela «zenbait lanpostu» betetzeko. Auzitegiak arrazoia eman dio sindikatuari, eta adierazi du «diskriminaziozko tratua» jaso zutela eskatutako euskara maila egiaztatu ez zutenek.

Ikusi gehiago:Kontseiluak aurreratu du egitasmo bat prestatzen ari direla epaitegiak hizkuntza eskubideen aurka ematen ari diren ebazpenei aurre egiteko

Horrenbestez, auzitegiak Arkautiko akademiari agindu judizial bat igorri dio, eta sententzia gauzatu dezan eskatu. Bi hilabeteko epea eman dio arrazoi horrengatik lan poltsatik kanpo geratutakoak berriz hartzeko. «Ez du zentzurik gaztelaniadun herrietan lan egiten amaituko duten hautagaiak kanpoan uztea euskara maila altua egiaztatu ez dutelako», adierazi du Jose Luis Ahedo UGTko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.