Albistea entzun

Futbola

Ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte Sadarren harmailetan

Hainbat bazkide gorritxok bi banderak ateratzeko eskatu dute, duela bi asteko partidan «pairatu zuten debekuari» aurre egiteko. Orduan, deialdiaren antolatzaileek «haserre bizia» piztu zela azaldu dute.

Sadarreko harmaila, Sevillaren kontrako partidaren hasieran.
Sadarreko harmaila, Sevillaren kontrako partidaren hasieran. Nekane Marquez Espinal Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2023ko urtarrilak 26 10:26

Espainiako Kopako final-laurdenetako kanporaketa jokatu zuen atzo Osasunak, Sevillaren kontra; 18 urteren ondoren, finalerdietara iristea lortu dute, 2-1 gailendu ostean. 20.000 zale inguru bildu ziren Sadarren. Asko izango ziren joko zelaiko baloiari begira, baina bazen begiak harmailetara begira izateko arrazoirik. Besteak beste, Nafarroako bandera eta ikurrina dezente atera zituzten zaleek. Harmailetan ere Indar Gorrikoek ikurrina handi bat atera dute. Izan ere, Osasunako hainbat bazkidek zaleei eskatu zieten eraman zitzatela estadiora ikurrinak eta Nafarroako banderak, koroarik gabekoak. Osasunako hiru jokalari ohik ere bat egin zuten eskaerarekin: Jose Maria Lekunberri, Angel Arriaran eta Miguel Angel Marinek, hain zuzen.

Bi aste egin behar da atzera eskaeraren zergatia ulertzeko: urtarrilaren 14an, Osasuna etxean lehiatu zen Mallorcaren aurka. Eneko Compains bazkideak ikurrina eta Nafarroako bandera eraman zituen partidara, eta horiek eskegi harmailetan. Segurtasun langileek banderak kenarazi zizkioten, nahiz eta beranduago horiek berreskuratu zituen. Bere lekukotza eman zuen gero; honela jaso zuen BERRIAk:

Ikusi gehiago: Eneko Compains: «Sadarren banderak kentzeko emandako agindua erabat arbitrarioa da»

Sevillaren gaurko partida hasi aurretik, Compainsek tartea eskaini zion BERRIAri deialdia zergatik egin zuten azaltzeko: «Sumatu genuen Osasunako oinarri sozialean, eta, oro har, nafarren artean haserre bizia piztu zela Mallorcaren aurka[ko partidan] bizitakoarekin». Horiek horrela, Sadarren, gureak! kanpaina sortu zuten Osasunako hainbat bazkidek atzoko partidarako, eta ikur horiek aldarrikatzera deitu, «pairatu zuten debekuari» aurre egiteko. «Aukera ona da, behingoagatik [hilaren 14koa] errepika ez dadin, eta ozen aldarrikatzeko».

Aurrez aurrekoaren hogeigarren minutuan, «taldearen, haren balioen eta zaleen eskubideen alde» txalokatzeko eskatu ere eskatu zuten, eta «jazarriak izan diren eta izaten diren banderak» eramateko. Indar Gorrik bat egin zuen bazkide horiekin: «Gure herrian gure ikurrak. Kopako partidan ekarri zure aldarria Sadarrera».

Tentsio unea

Compainsek azaldutakoaren irudiak badira, zale batek grabatuta. Hona hemen segurtasun langileek Osasunaren eta Mallorcaren arteko partidan bi ikurrak kendu zituzteneko unea:

Bi bandera horiek ez ezik, GKS Gazte Koordinakunde Sozialistaren pankarta bat ere kenarazi zieten beste zale batzuei, datorren urtarrilaren 28an Iruñean eta Bilbon egingo dituzten manifestazioetara deitzeko erabili zutena. Azken hori izan zen, Osasunako arduradunen arabera, ikur guztiak kendu izanaren eragilea, nahiz eta irizpideak «oso malguak» izan ohi diren estadioan: «Ez zuten horren berri eman». Ondorioz, Espainiako Poliziako koordinatzaileak —hura arduratzen da estadioko segurtasunaz— agindua eman zuen baimenik ez zuten ikur guztiak kentzeko; tartean, ikurrina eta Nafarroako bandera. Klubak berak adierazi zuen ez zetorrela bat segurtasun langileek egindakoarekin, eta «erantzuleak topatzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko» konpromisoa erakutsi zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Beti Gazteko Maria Iantzi eta Karmelo Mitxelena, Lesakako plazan, Ipar Irlandatik ekarritako sariekin ©Lur Gil

Beti Gazteren urrezko aro berria

Lur Gil

Lesakako Beti Gazte sokatira taldea gorenera iritsi da. Lehen aldiz eman dio euskal selekzioari urrezko domina bat Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan, eta, gainera, lehenengo aldiz izan da munduko txapeldun maila mistoan, lur gainean eta goma gainean.

Beti Gazte.  Gizonezkoen taldea 1996an, Euskal Herriko lehenbiziko txapela irabazi ondoren ©Aitor Arotzena
 ©JON URBE / FOKU

«Denboraldian izan ez dugun konfiantza daukagu orain»

Julen Etxeberria

Bidasoa Sporting Lisboaren aurka ariko da gaur Artalekun, Europako Ligako final-zortzirenetako joanekoan (20:45, ETB4). Gorka Nietok esan du «bete-betean» aritu behar dutela, «gauzak ondo edo gaizki joan».
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...