Albistea entzun

Lan gatazkak

Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko grebari ekin diote

Onkologikoaren ondoko errepidea ordu erdiz itxi dute protesta batean. Kaleko garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dutela salatu dute.

Onkologikoko garbitzaileak, lehen greba egunean.
Onkologikoko garbitzaileak, lehen greba egunean. ELA Sindikatua Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko urtarrilak 30 08:44

Lehen greba eguna dute gaur Gipuzkoako Onkologikoko hogei garbitzaileek, eta ELA sindikatuak adierazi du lehen eguna «arrakastatsua» izan dela; «gutxienez» greba hogei egunez luzatuko dela iragarri dute. 11:00etan egin dute elkarretaratzea, baina aurretik, 07:30ean, Onkologiko ondoko errepidea moztu dute ordu erdiz, eta trafiko handia egon da inguruko errepideetan protesta dela eta. Aste honetan egunero egingo dituzte elkarretaratzeak eta manifestazioak.

Enpresak behin baino gehiagotan egin dio muzin langileekin biltzeari. Hala ere, atzo bilera egin zuten, greba hasi aurretik, eta ELAk salatu du enpresak ez duela negoziatzeko borondaterik; Onkologikoaren jarrera ere berdina dela diote.

Azpikontratatutako Ilunion enpresako hogei langile, emakumeak ia denak, arduratzen dira Gipuzkoako Onkologikoa garbitzeaz. Diote Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago kobratzen dutela, urtean 5.000 euro inguru gutxiago. Sektore maskulinizatua da kale garbiketa, eta ELAk salatu du sistema kapitalistak ez diela «balio bera ematen» emakumeen lanari eta gizonenari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAYNER PEÑA / EFE
Gazte bat negutegian letxugak ekoizten. ©Aritz Loioa / FOKU

Hamar urtean 1.500 baserritar berri beharko ditu Bizkaiak

Ibai Maruri - Bizkaiko Hitza

EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du gaur, Derion. Uste dute sektorearen etorkizuna bermatzeko jende gaztea baserrira erakarri eta ekoizpen eredu agroekologikoa lehenetsi behar direla.

Langileen batzordeko Alfredo Morales, Raul Portillo, Carlos Zalduendo, Igor Peñalver eta Oscar Añorbe. ©JESUS DIGES / EFE

Sindikatuek azaldu dute 600 lanpostu «jokoan» direla VWen

Joxerra Senar

Taldeko zuzendaritzarekin bildu nahi dute azal dezan zergatik jarri nahi duen bateriak muntatzeko fabrika Iruñetik at

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.