Albistea entzun

MUGIKORTASUNA

Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada Hego Euskal Herrian ohiko bidaiarientzat

Bidaiariek fidantza bat ordaindu beharko dute, eta gutxieneko bidaia kopuru bat egiten dutenean itzuliko zaie dirua

Bidaiari batzuk, Donostiako autobus geltokian.
Bidaiari batzuk, Donostiako autobus geltokian. GOTZON ARANBURU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko otsailak 1

Hego Euskal Herritik irten edo pasatzen diren ibilbide luzeko autobusak doakoak izango dira gaurtik aurrera. Ibilbide luzeko lurreko garraioaren prezioetan dauden desberdintasunak «berdintzeko» dekretu bat onartu du Espainiako Gobernuak, eta, haren bidez, hemendik aurrera autobusak ere doakoak izango dira.

Izan ere, Renfeko aldiriko zein ibilbide ertaineko bidaiak doakoak dira duela hilabete batzuetatik, eta horiek erabiltzen duten antzerako sistema aplikatuko da autobusetan ere: 20 eta 65 euro bitarteko fidantza bat ordaindu beharko dute bidaiariek—20 eurokoa izango da fidantza 5 euro edo gutxiago balio duten txarteletan, eta 65, berriz, 25 euro edo gehiago balio dutenetan; tarteko prezioak ere egongo dira, txartelen balioaren arabera—, eta apirilera arte 12 bidaia edo gehiago egiten badituzte, bueltatu egingo diete diru hori.

Gutxienez abendura arte indarrean egongo da neurria, eta, fidantzak ordaindu eta bueltatzeko, hiru epetan banatu dute urtea: otsailaren 1etik apirilaren 30era, maiatzaren 1etik abuztuaren 31ra, eta irailaren 1etik abenduaren 31ra. Epe horien hasieran ordaindu beharko da fidantza, eta maiatzetik abendura hamasei bidaia edo gehiago egin badira, amaieran bueltatuko da dirua.

Espainiako Gobernuaren emakidadun enpresetan aplikatuko da neurria, eta enpresa horietan ohiko bideak erabilita erosi ahalko dira txartelak. Bankuko txartela erabilita ordaintzen bada, erabilera epea bukatzean modu automatikoan itzuliko da dirua bidaiariaren kontu korrontera. Eskudiruarekin ordainduz gero, ordea, bidaiariak eskatu beharko du dirua bueltatzeko, epea bukatu eta bi hilabete igaro aurretik.

Baldintzak eta zigorrak

Epe bakoitzean txartel bat soilik erosi ahalko dute bidaiariek, eta beti ibilbide bera egiten duen autobuserako balioko du. Horrez gain, ezin izango da egun berean bidaia bat baino gehiago egin txartel horrekin, eta bidaia bertan behera uztekotan 24 ordu lehenago ezeztatu beharko da. Txartelak, gainera, pertsonalak izango dira, eta pertsona bakar batek baino ezingo du erabili bonu horietako bakoitza. Arau horietakoren bat hiru aldiz apurtuz gero, fidantza kenduko zaio bidaiariari.

Hauek dira Hego Euskal Herrian bonuak baliatu ahal izango diren autobus lineak:

Bizkaia:

Santander - Bilbo - La Manga del Mar Menor
Bilbo - Castro Urdiales
Santander - Bilbo - Bartzelona

Gipuzkoa:

Vigo - Irun - Bartzelona
Santiago - Gijon - Irun - Bartzelona
Irun - Algeciras
Eibar - Iruñea
Madril - Irun
Sevilla - Salamanca - Irun
Irun - Tuy

Nafarroa:

Madril - Iruñea
Eibar - Iruñea
Iruñea - Jaka

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.