Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Beste sei preso Euskal Herriratuko dituzte

Gainera, beste euskal preso bat lekualdatuko dute Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako kartzelaren batera.

Sareren manifestazioa Santurtzin, gaur zortzi.
Sareren manifestazioa Santurtzin, gaur zortzi. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko otsailak 3 17:46

Espainiako Espetxe Erakundeak erabaki du beste sei euskal preso Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea: Lola Lopez, Jon Kepa Preciado, Jon Mirena San Pedro, Mikel Sansebastian, Aitor Cotano eta Oskar Barreras. Gainera, Luis Mariñelarena ere lekualdatu dute, Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako presondegiren batera. Lola Lopez eta Oskar Barreras Logroñon daude, San Pedro eta Preciado Dueñasen eta Sansebastian Sorian.

Orain, Eusko Jaurlaritzak erabakiko du preso horietako bakoitza zein kartzelatara eramaten duten. Mugimendu horiek gauzatzean, zazpi preso faltako dira Espainiako espetxeetatik Euskal Herrikoetara ekartzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo - Foku

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Bilboko Done Bikendi plazan egin zuten aurkezpena atzo, lehen Aberri Eguna amaitu zen lekuan, 1932an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aberri Egun bateraturako baldintzak jarri nahi ditu Euskal Herria Batera-k

Javi West Larrañaga

Apirilaren 8rako ekitaldi batera deitu dute Donostiako Miramar jauregian: «Batzen gaituen ekitaldi bat izatea nahi genuke, ez banatzen gaituena»

Atzo, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldia. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroari trafiko eskumena uztailaren 1etik aurrera itzuliko zaiola sinatu dute

Joxerra Senar

Txibitek azpimarratu du aldarrikapen historiko bati bide eman zaiola. Lau urte iraungo du trantsizio epeak, eta egun baino 149 foruzain gehiago beharko dira

Ukullu, atzo, RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiko lehen bilkuran. ©Luis Tejido / EFE

Urkulluk «ahotsa eta erabakia» nahi ditu EBn

Berria

RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiak «beste gobernantza eredu bat» nahi du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.