Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratzeko eskatu dute Orion

Eskuderori hirugarren gradua ezartzeko ere eskatu du Sarek. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan.

Gregorio Eskuderoren aldeko manifestazioa, gaur, Orion.
Gregorio Eskuderoren aldeko manifestazioa, gaur, Orion. Gorka Rubio / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 4

Sarek deituta, dozenaka lagunek manifestazio bat egin dute Orion (Gipuzkoa), Gregorio Eskudero preso oriotarra Euskal Herriratzeko eskatzeko. 70 urteko presoak bi hamarkada egin ditu kartzelan, eta bederatzi urte barru amaituko da bere zigorra. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan.

«Euskal Herriko kartzela batean egoteaz gain hirugarren graduan izateko eskubidea dauka eta beraz bere etxeratze prozesua oztopatua dauka hasieratik. Noiz arte luzatu behar dute hau? Noiz arte jarraituko beharko dugu errepidean 40 minutuko bisitak izateko?», adierazi du Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak.

Urrunketa politika amaitzeko eskatu du Oiartzabalek, baina «pauso handiak» egin direla ere esan du. Nabarmendu du «ia euskal preso guztiak» Euskal Herriko espetxeetan daudela.

Atzo, hain zuzen, beste sei euskal preso Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea erabaki zuen Espainiako Espetxe Erakundeak. Lola Lopez, Jon Kepa Preciado, Jon Mirena San Pedro, Mikel Sansebastian, Aitor Cotano eta Oskar Barreras dira preso horiek. Gainera, Luis Mariñelarena ere lekualdatu dute, Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako presondegiren batera. Lola Lopez eta Oskar Barreras Logroñon daude, San Pedro eta Preciado Dueñasen eta Sansebastian Sorian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sarraskia gertatu zen lekua, Pasaian, artxiboko irudi batean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Susmoak, txosten baten argitara

Gotzon Hermosilla

EHUren Unesco katedraren txosten baten arabera, Pasaiako sarraskiaren auzian ez zen «ikerketa judizial eraginkorrik» egon. Txostena 2020ko martxokoa da, baina senideek orain izan dute haren berri: «Minduta gaude»
PSNren udaleko zerrendako lehen postuetan doazen hautagaiak, Elma Saiz zerrendaburua eta Maria Txibite idazkari nagusia. ©PSN

Iruñeko Udalean, PSN «UPNren eta EH Bilduren alternatiba» izango dela aldarrikatu du Saizek

Joxerra Senar

Publikoki bere hautagaitza eta haren taldea aurkeztu du alderdi sozialistak Iruñeko Lezkairu auzoan

EAJk iaz ospatutako Aberri Eguna, Bilboko Plaza Barrian ©Miguel Toña / EFE

EAJk 'Gure izaera. Gure aberria' lelopean ospatuko du Aberri Eguna

Berria

Apirilaren 9an Bilbon batuko dira. Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkulluk hartuko dute parte emanaldian.

'De Miguel auziko' epaiketaren saio bat, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Jaurlaritzak iragarri du 'De Miguel auziarekin' lotutako beste langile bat kargugabetuko duela

Olatz Silva Rodrigo

Zupiriak adierazi duenez, Alfonso Arriola bere karguan mantenduko dute, sententziak ez duelako kontrakorik ezarri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.