Albistea entzun

Palestina

Israelgo armadak adin txikiko palestinar bat hil du tiroz

Gazteak haien kontra tiro egin zuela adierazi dute armadaren iturriek. Urte hasieratik gutxienez 42 palestinar hil ditu Israelek.

Palestinar bat astelehenean Jeriko hirian izandako tiroketen arrastoei begira.
Palestinar bat astelehenean Jeriko hirian izandako tiroketen arrastoei begira. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 7

Israelgo armadak 17 urteko adin txikiko bat hil du tiroz gaur goizaldean, Hamza Amjad al Ashqar, Zisjordaniako Nablus hiriaren inguruetan eginiko sarekada batean. Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, gazteari aurpegian egin diote tiro. Urtea hasi denetik, dagoeneko 42 palestinar hil dituzte militar israeldarrek, tartean bederatzi adin txikiko.

Israelgo armadako iturriek baieztatu dute sarekadak egin dituztela Zisjordaniako hainbat hiritan, bederatzi susmagarri atxilotzeko helburuz. Nablus inguruko sarekadaren harira, adierazi dute hainbat pertsona armatuk harriak eta lehergaiak jaurti dituztela haien aurka. «Soldaduek tiro egin diote tiroka hasi zaien gizon armatu bati. Baieztatu dute inpaktua izan dela».

Zisjordaniako sarekadetan aurrez aurreko armatuak gertatu direla baieztatu du Israelgo armadak; besteak beste, Qalandiako errefuxiatu eremuan. «Han, identifikatu gabeko pertsonek harriak eta lehergaiak jaurti dituzte soldaduen aurka, eta soldaduek neurriak hartu behar izan dituzte protestak sakabanatzeko». Operazio horietan atxilotutakoak segurtasun indarren esku utzi dituzte, ikertzeko.

Astelehenean Zisjordaniako Jeriko hiriaren inguruetan «hainbat terrorista armatu» hil zituela ere jakinarazi du Israelgo armadak, urtarrilean hango jatetxe batean izan zen atentatuaren ustezko egileak atxilotzeko operazioan.

Israelen eta Palestinaren arteko tentsioa eta tirabirak larritzen ari dira azken hilabeteotan, eta nazioartean ere alarma piztu da. Gatazkaren goraldi horren adierazle, urtarrilaren amaieran Israelgo armadak dozena bat palestinar hil zituen tiroz Jeningo errefuxiatu eremu batean eginiko sarekadan. Ondoren, zazpi israeldar hil zituen gizonezko batek Jerusalemetik gertuko sinagoga batean, 2011. urteaz geroztik israeldarren aurka izan den atentaturik odoltsuenean. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak «berehalako neurriak» iragarri zituen, eta, geroztik, tentsioak gora egin du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Munduko agintariei klima larrialdiaren kontrako neurri eraginkorrak eskazeko manifestazio bat, 2021eko azaroan, Londresen. ©ANDY RAIN, EFE

IPCCk nabarmendu du posible dela Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea

Gorka Berasategi Otamendi

Zientzialari taldearen arabera, tartea dago planetaren berotzea 1,4 gradukoa izan dadin mende amaieran. Klima krisiari buruzko jakintza zientifikoa laburbildu du argitaratu duen azken txostenean.

Irakeko lehen ministro Xia al-Sudani, iazko urrian. / ©Irakeko lehen ministroaren bulegoa, EE

PKKz eta ur baliabideez arituko dira Irakeko eta Turkiako buruzagiak

Arantxa Elizegi Egilegor

Irak urez hornitzen duten bi ibai nagusiek Turkian dute jatorria, baina hark azken urteetan eraikitako urtegiek arazoak eragin dituzte auzoko herrialdean. Ankaran bilduko dira bi buruzagiak.

Xi eta Putin, Moskun egin duten bileran. / ©SERGEI KARPUHIN / SPUTNIK / KREM

Moskura heldu da Txinako presidentea

Arantxa Elizegi Egilegor - Igor Susaeta

Nazioarteko Zigor Auzitegiaren «moral bikoitza» salatu du Xik, Putinen aurkako atxilotze aginduari erreferentzia eginez. Moskuk zigor auzibide bat ireki du Hagako fiskalburuaren aurka. EBko Atzerri ministroek 2.000 milioi euroko plan bat onartu dute Kievi munizioa emateko.

Ron DeSantis Floridako gobernadorea, artxiboko irudi batean. ©CRISTOBAL HERRERA-ULASHKEVICH / Efe

Florida aztertzen ari da eskolan 12 urtetik behekoei hilekoaz hitz egitea debekatzea

Berria

Planned Parenthood erakundeak lege proiektua kritikatu du, eta adierazi zentzugabea dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...