Albistea entzun

Zaintza

ELAk ez du baztertu Bizkaiko zahar etxeetan greba mugagabera jotzea

Zazpigarren greba eguna dute gaur, eta karpa bat jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, informazioa banatzeko.

Grebalariak, gaur, foru jauregiaren aurrean jarritako karpan.
Grebalariak, gaur, foru jauregiaren aurrean jarritako karpan. Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2023ko otsailak 7

Zortzi greba eguneko zikloan zazpigarren lanuztea dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako langileek, eta karpa bat jarri dute Bilbon, foru jauregiaren aurrean, euren borroka ikusgai jartzeko eta handik pasatzen diren herritarrei informazioa banatzeko. Ander Akarregi ELA sindikatuko ordezkariak gogora ekarri du beharginek bi urte eta erdi daramatela lan itunik gabe, «soldatak eta lan baldintzak izoztuta», baina patronalarekin ez direla bildu 2021eko urritik. Beraz, ez du baztertu greba mugagabera jotzera: «29 greba egun daramatzagu, eta mobilizazioak indartuko ditugu. Aurreko lan ituna lortzeko, 368 greba egun egin genituen; beraz, horretara itzuli behar badugu, itzuliko gara».

Akarregiren arabera, greba erantzun handia izaten ari da, gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» diren arren: «%90 ingurukoak dira, eta, zentro batzuetan, ohiko langile kopuruaren gainetik daude; horrek ez digu aukera handirik ematen jendea kalera ateratzeko: hainbat egoitzatan, pertsona bakar batek ere ezin du greba egin. Helburua da oztopoak jartzea, ez baitzaie gustatzen emakumeek euren eskubideak aldarrikatzea». Asteburuan zahar etxez etxe ibili dira, egoiliarren senideei informazioa ematen, eta atzo itxialdi bat egin zuten aldundiaren gizarte zerbitzuen egoitzan: «Ertzainek atera zituzten langileak».

ELAren ordezkariak gogora ekarri du azken egunotan enpresek egoitzetako tarifak %6-10 artean igo dituztela, argudiatuz lansarien igoerari aurre egin behar diotela, baina gezurra dela: «Langileek ez dute halako hobekuntzarik jaso; dena da enpresentzako etekin handiagoa». Langileen aldarrikapenak, baina, soldatez harago doazela erantsi du: «Zahar etxeetan beste eredu bat nahi dugu, kalitatearen aldekoa, eta ez negozioaren aldekoa». Izan ere, enpresak «diru publiko pila bat irabazten» ari dira, «prekarizatuz eta kalitatezko zerbitzua eman gabe». Bizkaian, 110 egoitza inguru daude, eta bi baino ez dira guztiz publikoak: «Tokien erdia baino gehiago aldundiak pagatzen ditu».

Hortaz, sindikatuak uste du aldundiak erantzukizuna duela lan gatazkan, baina beste albo batera begiratzea leporatu dio: «Diputazioak dio hau langileen eta enpresen arteko arazo bat dela, baina berak du zerbitzua bermatzeko ardura». Esku hartzeko eskatu dio berriz ere: «Pagatzen duenak exijitu behar du, baina kasu honetan diputazioak ez du exijitzen sektorea duintzeko». Izan ere, Akarregik gogora ekarri du COVID-19aren izurrian zehar azaleratutakoa: «Pandemiak agerian utzi du zer gabezia dagoen sektorean, baina agerian utzi du langileen gaitasuna ere, txandak bikoiztu baitzituzten, haien onena eman baitzuten. Funtsezkoak zirela esan zitzaien, baina orain albo batera utzi dituzte, bai diputazioak, bai patronalek».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...