Albistea entzun

Osasuna

Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk eraman du eskea, legez besteko baten bidez, baina gainerako talde politikoek ez dute begi onez hartu, eta kontrako botoa eman dute.

Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean
Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko otsailak 9

Osasun arloan profesional aritzeko trebatzen ari diren egoiliarren prestakuntzaren eskuduntza Madrili eskatzeko eskabidea eraman du gaur Eusko Legebiltzarrera EH Bilduk, legez besteko proposamen baten bidez. Rebeka Ubera legebiltzarkideak egin du eskearen defentsa. «Osasun espezialitate guztietako formakuntza» autonomia erkidegoan bertan egin ahal izateak berebiziko garrantzia duela esan du: «Bestela, oso mugatuta gaude». Osasun sistema «ahultzen» ari dela gogoratu du, eta ezin dela Madrilen hartzen diren erabakiak «administratzen» bakarrik aritu: «Ezin dugu orain arte bezala jarraitu».

Osoko bilkuran aztertu dute proposamena, baina gainerako talde politikoek ez dute alde egin; beraz, ez da onartu.

EH Bilduk aurkeztu duen testuaren arabera, osasun sistema publikoan «arazo» da egun profesionalen falta. Bertako gizarteak dituen beharretara egokituta jardun ahal izateko, «formakuntza eskuduntzak» ezinbestekoak direla esan dute, eta horregatik horiek eskatzeko urratsa egin behar dela. Gizartearen beharrak eta osasun sistema bera azkar aldatzen ari direla nabarmendu dute, eta «formakuntza eredua» atzean geratzeko arriskua dagoela bestela.

Legez bestekoan jaso dute eskabide hau aurrera eramateko bidea izan daitekeela amiantoaren biktimen konpentsaziorako funtsa lortzeko erabili zen bera.

Babesik ez

Ez du testuak aldekorik lortu. Egungo trebakuntza eredua egokia dela defendatu du PPko ordezkari Luis Gordillo Perezek; EH Bilduk aurkeztu duen proposamenari «sakontasuna» falta zaiola argudiatu du Elkarrekin Podemoseko eledun Jon Hernandezek; legez bestekoa bera «premisa faltsu batean» oinarrituta ondu dela esan du PSE-EEko legebiltzarkide Ekain Ricok; «soseguz eta tentuz» landu beharreko gaia dela nabarmendu EAJren izenean Elena Letek.

«Lankldetzarako» eta «sukalde lanerako» asmoa berrituta amaitu du eztabaida Uberak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.