Albistea entzun

Elikagai bilketa

Ekialde Hurbileko lurrikaren biktimei laguntzeko elikagai bilketa egingo du Zaporeak-ek larunbatean

Euskal Herri osoan egingo dute bilketa. Gasteizen eta Donostian 09:00etatik 15:00etara izango da, eta Iruñean, 10:00etatik 14:00etara.

Zaporeak-ek errefuxiatuentzako egindako elikagai bilketa, 2021ean
Zaporeak-ek errefuxiatuentzako egindako elikagai bilketa, 2021ean Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iraia Vieira Gil -

2023ko otsailak 9

Zaporeak erakundeak Sirian bizi diren eta lurrikararen biktima izan diren errefuxiatuentzako elikagai bilketa egingo du larunbatean Euskal Herrian. Gasteizen, Marianitas ikastetxean egingo dute, eta Donostian, San Martin Azokan, 9:00etatik 15:00etara; Iruñean, La Morean eta Matesan aparkalekuan izango da, 10:00etatik 14:00etara. Bilbon, Deustuko Unibertsitatean egingo dute janari bilketa, eta otsailaren 10etik 20ra luzatuko da. Euskal Herriko beste hiri eta herri batzuetan ere egingo dute, hala nola Sestaon (Bizkaia), Markina-Xemeinen (Bizkaia), Oñatin (Gipuzkoa) eta Eibarren (Gipuzkoa).

Bilduko dituzten elikagaiei dagokienez, elikagarriak diren jakiak bidali nahi dizkiete bereziki. Hala, bost motatakoak izango dira: txerri haragirik gabeko lekale kontserbak, arrain kontserbak, arroza, pasta eta esnea. Turkiako mugatik gertu dauden Siriako errefuxiatu guneetara helarazi nahi dituzte elikagaiak, lurrikara alde batera utzita gerrak suntsitu duen lurraldea ere badelako. Errefuxiatuen gune horietan bizi direnetako batzuk, hain zuzen, Greziako Kios uharteetan egondakoak dira.

GBGEko boluntarioak

Galdakaoko (Bizkaia) GBGE taldeak lurrikararen biktimentzako elikagaiak, arropa eta oinetakoak biltzeko kanpaina hasi du gaur. Galdakaoko Santi Brouard plazako lokaletan jarri du dohaintzak jasotzeko gunea, eta, gainera, hori guztia Turkiara eta Siriara bidaltzeko dirua lortzeko bi kontu ireki ditu. Galkorrak ez diren jakiak, haurtxoentzako elikagaiak eta arropa, eta eskuzapiak eskatu dituzte bereziki.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, aurreko astean. ©L. RICO / EFE

Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta

Jone Arruabarrena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...