Albistea entzun

Mugikortasuna

Aldiriko trenetara edonor igotzeko bagoi egokituak eskatu dizkiote Renferi

EAJk Senatura eroan du Maria Luisa Goikoetxea urduñarraren eskaera. Renfek arrapala bat jartzen dio trenera aulkian igotzeko. Garraio ministroak esan du arrapala zerbitzua hedatuko dutela.

Maria Luisa Goikoetxea urduñarrari arrapala bat jarri zion Renfek 2018an, proba moduan, Urduña-Bilbo aldiri trenera igotzeko.
Maria Luisa Goikoetxea urduñarrari arrapala bat jarri zion Renfek 2018an, proba moduan, Urduña-Bilbo aldiri trenera igotzeko. Tamaina handiagoan ikusi

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza -

2023ko otsailak 12

Maria Luisa Goikoetxea urduñarra elbarri geratu zen 2014an. Bilbora fisioterapiara trenez joan gura zuen, baina gurpil aulkiarekin ezin zen Renferen aldiri trenean sartu, nasaren eta bagoiaren arteko hutsuneagatik. Hainbat urtez borrokatu ondoren —121.000 sinaduratik gora bildu zituen, eta manifestazioa ere egin zuen—, 2018an arrapala igogailu bat ipini zion Espainiako tren konpainia publikoak. «Sistema baliagarria den frogatuko zuten, eta urtebeteko epea aipatu zidaten. Ordutik, sarri etortzen zaizkit beste elbarri batzuen familiakoak kontatzera haiek ere arrapala erabiltzeko aukera eskatu dutela baina ezetz erantzun dietela, nirekin probatzen dabiltzala. Ni oso ondo tratatu naute urteotan, baina haserretuta nago, minduta: erosi egin nautela sentitzen dut», dio Goikoetxeak. «Bidezkoena» dela iruditzen zaio arrapala hori elbarri guztiek erabili ahal izatea. Ez du «pribilegiatu» bat izan gura. Hala ere, badaki arrapala ez dela behin betiko konponbidea. Horregatik, Bilboko aldiri trenetan elbarrientzako egokitutako bagoiak eskatu ditu orain. EAJren bitartez Espainiako Senatura eroan du aldarrikapena.

Martitzeneko osoko bilkuran egin zion gaiari buruzko galdera Maria Isabel Vaquero senatari jeltzaleak Raquel Sanchez Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako ministroari. Galdetu zion ea iruditzen zitzaion Espainiako Estatuaren kudeaketapean dauden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio publikoak behar bezala egokituta daudela elbarriek erabiltzeko. Besteak beste, Goikoetxeak zer nahi duen ere azaldu zion: bagoiak egokituta egotea. «Maria Luisak badaki erabat egokitutako trenak daudela, Civia direlakoak. Baina Bilbo-Urduña linean ez dago halakorik. Are gehiago, Renferen datuen arabera, Euskadiko linea bakar batean ere ez dabil elbarrientzat egokitutako trenik». Ministroak geltokietan egiten ari diren lanen errepasoarekin erantzun zion; besteak beste, Bizkaian Zallako eta Zaramiloko geltokietan behar horiek egiten dabilela aipatu zuen. Esan zuen Goikoetxeak parte hartu duen proba bukatuta dagoela: «Erabaki dugu Maria Luisak erabiltzen duen arrapala behar duten erabiltzaile guztien esku jarriko dugula laster». Ostera, ez zion ezer erantzun Goikoetxeari eskaera nagusiari: egokitutako bagoiak jartzeari. «Ez dugu elkar ulertu» esanez bukatu zuen Vaquero senatariak agerraldia.

Ordutegi arazoak

«Ulertu ez? Ez dago entzun nahi ez duena baino gorragorik», esan du Goikoetxeak, martitzeneko bilkuran ministroak esandakoak entzunda. Arrapalaren erabilera hedatzeak «arazoak» sor ditzake, Goikoetxearen arabera. «Nik linea hasieran eta bukaeran hartzen dut trena: Bilbon eta Urduñan. Baina demagun tarteko beste geltoki batzuetan ere erabili behar dela arrapala. Denbora behar da horretarako, eta trenak ez luke bere ordutegia beteko. Ostera, trenak egokituta baleude, ez genuke horrelako arazorik izango». Gainera, ez du eskatzen tren guztiak egokituak izatea. «Batzuekin moldatuko ginateke; jakingo genuke zer ordutegi duten eta gu egokituko ginateke ordutegi horietara». Legez, garraio publikoak une oro izan behar du «unibertsala eta irisgarria».

Fekoor Bizkaiko elbarrien elkarteen federazioak hasieratik babestu du Goikoetxea. Ontzat jo dute arrapalen erabilera hedatzea. Baina, aldi berean, Javier Gil zuzendariak Renferi exijitu dio “urgentziaz” bagoiak egokitu ditzala, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa betetzeko. «Kontua ez da soilik arrapala mugikorrak jartzea, baizik eta herritarrentzat oro har irisgarriak diren trenak izatea; hau da, gurpil aulkian joatea, haur orgatxoekin, makuluekin edo taka-takekin, eta aldez aurretik deika ibili behar ez izatea, arrapala eramangarria atera diezaz uten igotzeko», esan du Gilek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Zigorrik txikiena jartzeko joera ez da berria: hortik gatoz»

Maite Asensio Lozano

'Soilik baietz da baietz' legea irmo defendatu du, zigor asko fiskaltzaren irizpideen aurka murrizten ari direlakoan. Arauak biktimentzako laguntzak areagotu dituela nabarmendu du.
Administrazioan euskararen erabilera sustatzearen aldeko ikur bat, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste epai bat hizkuntza klausulen kontra: ebatzi dute «inposizio bat» direla

Arantxa Iraola

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak esan du arlo publikoan ari diren enpresetako langileei ezin zaiela euskara eskatu administrazioarekin erlazionatzeko. Kontrako epaiak izan dira aurrez; halako mezurik ez
Manuel Lezertua EAEko arartekoa bere lantaldearekin batera, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020aren aldean

Edurne Begiristain

EAEko Arartekoak salatu du hainbat erakundek ez dietela erantzuten bere informazio eskaerei
Bi haur, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Zaintzarako baimen gehiago ematen dituen legea onartu du Madrilek

Irati Urdalleta Lete

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiagoko umeen gurasoek zortzi asteko baimena izango dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.